EITB TALDEA
Saria
África Baetak Deia Top Talent saria jaso du
EITB MEDIA
EITBko kazetariak komunikazio arloan osatu duen ibilbidea nabarmendu dute.
Deia egunkariak hainbat arlotako profesionalen talentua nabarmendu du astelehen arratsaldean Bilboko Euskalduna Jauregian egindako Top Talent sarien banaketa ekitaldian. EITBn, "Teleberri" albistegia aurkezten, 20 urtetik gora daramatzan África Baeta kazetariak Komunikazio Talent saria jaso du.
3. edizio honetako gainerako saridunak izan dira: Karmele Jaio idazlea (literatura), La Otxoa artista (kultura), Eli Pinedo eskubaloi jokalari ohia (kirolak), Toscana Viar nutrizionista (nutrizioa), Eder Aurre diseinatzailea (moda), ETS taldea (musika) eta Alfredo Rodríguez-Antigüedad neurologoa (zientzia).
Saridunen familia argazkia