EITB TALDEA
EITB Podkast
Azokaren atarian, "BaDA!bil" podcasta estreinatu da EITBPodkasten eta EITBren YouTube kanalean
EITB Media
Amets Aranguren kazetaria da gidaria eta Hirudamatxok ekoitzi du Durangoko Azokarekin elkarlanean. PRIMERAN plataforman ere ikusgai egongo da.
-
BaDA!bil
Durangoko Azoka Nagusiaren 58. edizioaren atarian, martxan da "BaDA!bil", sortzaile gazteei eskainitako podcasta. Amets Aranguren kazetari eta musikariak gidatuta, gogoetarako kanala izan nahi du; hots, egile eta kultur ekintzaile gazteek aztertu nahi dituzten gaien inguruan hausnartzeko gunea. Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkast atarirako, Durangoko Azokarekiko elkarlanean.
Audioa EITBPodkasten egongo da entzungai eta bideoa EITBren YouTubeko kanalean eta baita PRIMERAN plataforman ere. Azaroaren 24ean abiatu eta bi egunez behin kaleratuko dira podcastaren bost atalak, Durangoko Azoka hasi aurreko egunetan. Azokan lehen aldiz eskaintzak izango dituzten sortzaileak, gainesposizioaren ajeak edota argitaletxeen mundura emakume editoreen belaunaldi berriak ekarri dituen aldaketak izango dituzte mintzagai, besteak beste.
Lehen atalean Julen Apella, Josune Freire eta Maddi Goikoetxea izango dira solasean. Gainontzeko ataletan, Izaro Andres, Lide Hernando, Aner Euzkitze eta Olaia Inziarte ere pasako dira "BaDA!bil" podcasteko mikrofonoaren aurretik, besteak beste.
Jarraitu ezazu "BaDA!bil" podcasta: