EITB TALDEA
EITB PILOTAREN ETXEA
EITB berriz ere erreferente kirol hitzordu nagusietan, Lau T'erdiko finalean % 20tik gorako kuota lortuta
EITB MEDIA
Euskaldunen artean % 30era iritsi da datua. ETB1eko emanaldia liderra izan da bere ordu tartean, eta 200.000 ikus-entzuletik gorako audientzia metatua lortu du.
Igandeko Lau T'erdiko pilota finalaren ETB1eko emanaldia liderra izan da bere ordu tartean, % 20tik gorako audientzia zatia lortuta; euskaldunen artean % 30era iritsi da datua. Jokin Altunak laugarrenez jantzi du txapela, eta 200.000 ikus-entzuletik gorako audientzia metatua lortu du finalak Euskadin eta eragin eremuan.
Profesional lantalde eta bitarteko tekniko zabal batek pilotaren zirrara eta ikusgarritasuna ikus-entzuleei helarazi die ETB1en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta eitb.eus-en. Kontakizuna sare sozialen bidez ere jarraitu ahal izan da.
Berriro ere, EITB erreferente da kirol hitzordu nagusietan.
ESKERRIK ASKO!