EITB TALDEA
Golardoa
PRIMERAN plataformak Kazetaritza Digitala saria jaso du 2023ko Euskal Kazetaritza Sarietan
EITB MEDIA
Alex Gibelaldek (telebista digitaleko arduraduna EITBn) jaso zuen golardoa asteazken arratsaldean Bilboko Sala BBK aretoan egindako ekitaldian. Silvia Intxaurrondo, Jordi Évole, Martxelo Otamendi, Iñaki Petxarroman, Marivi Ibarrola eta Cadena SER-Radio Bilbao ere saritu dituzte aurten.
-
Alex Gibelaldek David del Camporen eskutik hartu zuen saria. Argazkia: @kazetariak
PRIMERAN euskarazko eta euskal edukien streaming plataformak jaso du aurten Kazetaritza Digitala saria, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak urtero ematen dituzten Euskal Kazetaritza Sarietan. Zehazki, euskarazko ikus-entzunezko edukien lehen plataforma gisa saritu dute PRIMERAN.
PRIMERAN plataformarekin batera, honako hauek ere saritu dituzte aurten: Silvia Intxaurrondo, Euskal Kazetariak kategorian; Jordi Évole, Adierazpen Askatasunaren José María Portell Saria kategorian; Martxelo Otamendi, haren Ibilbide Profesionala aitortzeko; Iñaki Petxarroman, Ingurumen Kazetaritza atalean; Marivi Ibarrola, Fotoperiodismo sariarekin; eta Cadena SER-Radio Bilbao, 90. urteurrenean, Pertsonaia edo Erakunde Soziala kategorian. Euskal Kazetarien Elkarteak eta Elkargoak eta Euskal Herriko komunikabideetako eta unibertsitateetako ordezkaritza batek osatutako epaimahaiak aukeratu ditu saridunak. Antonio Álvarez Solís kazetari eta idazlea eta Yolanda Alicia kazetari eta Tele 7ren sortzailea ere omenduko dituzte.
¿¿2023-ko Euskal Kazetaritza Sariak
— Colegio Vasco de Periodistas-Kazetarien Euskal Elk (@kazetariak) October 19, 2023
¿¿¿@SIntxaurrondo
¿¿@jordievole
¿¿Martxelo Otamendi
¿¿@radiobilbao
¿¿@MariviIbarrola
¿¿@petxarroman
¿¿PRIMERAN de @EITBofiziala
¿¿¿Yolanda Alicia (In memoriam) eta Antonio Álvarez Solís pic.twitter.com/Q7enfLx84z
2023ko Euskal Kazetaritza Sarien banaketa ekitaldia atzo (azaroak 8) egin zen Bilboko Sala BBK aretoan. EITBren izenean, Alex Gibelaldek (telebista digitaleko arduraduna) jaso zuen golardoa David del Campo Euskalteleko ordezkariaren eskutik. Ekitaldian izan ziren, halaber, Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusia, Isabel Octavio Estrategia eta Komunikazio zuzendaria eta Arantza Ruiz Albistegietako zuzendaria.
Isabel Octavio, Andoni Aldekoa, Alex Gibelalde eta Arantza Ruiz
BBK Fundazioa, Euskaltel, IHOBE eta Bilboko Udala dira Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak ematen dituen sarien babesleak.