Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

EITB TALDEA

Euskarazko fikzioa

PRIMERAN plataforman estreinatu da "Itxaso", surf munduan girotutako telesail berria

EITB MEDIA

Jon Plazaola, Nerea Mazo eta Itziar Atienza dira aktore nagusiak. EITBk eta K 2000k (The Mediapro Studio) ekoitzitako telesailaren aurrestreinaldia Donostia Zinemaldiko 71. edizioko EITB Galan izan da.

0:00

Asteazken gauean Donostia Zinemaldiko EITB Galan aurrestreinatu ondoren, PRIMERAN plataforman jada ikusgai dugu, osorik, "Itxaso" telesaila. Euskaraz filmatutako thriller kutsu nabarmena duen drama hau EITBk eta K 2000k (The Mediapro Studio) ekoitzi dute.

Surfaren munduan girotua, telesailak casting zabala du; Nerea Mazo eta Aritz Kortabarria promesa gazteak bateko, eta Jon Plazaola, Itziar Atienza, Nerea Garmendia edo Jon Mendia bezalako ikus-entzunezko aktore ezagunak besteko. Amancay Gaztañaga, Sambou Diaby, Nerea Paris, Itziar Manero, Aitor Beltrán, Aitor Borobia eta Aitor Francesena aktoreek osatzen dute antzezle zerrenda. Sergio Sancho eta Daniel Terzaguiren ideia originala oinarri hartuta, María Cortések sortu du telesaila, eta Antonio Díaz Huertak zuzendu du.

Surfa abiapuntua

"Itxaso"k 17 urteko neska baten istorioa du abiapuntu. Ama hiltzean, Mexikotik Euskadiko kostaldeko herri txiki batera joan beharko du, aitarekin bizitzera. Herri horretan surf eskola baten arduraduna da aita, eta alabak ez du apenas ezagutzen. Aldeak alde, biek elkar ulertu beharko dute nahi eta nahi ez.

Surfa abiapuntua baino ez da, istorioaren mamiak nork bere burua gainditzeko egin beharreko ahalegina baitu ardatz. Gainditze horri buruz jarduten da, baina batez ere emozioen arloan: galerari nola aurre egin; aitatasuna eta guraso bakarreko amatasuna; seme-alaben heziketa, eskuarki, eta nerabeena, bereziki; bigarren aukerak… Horiek guztiak jorratzen ditu lanak. Erabaki okerrak hartzen dituen eta horren ardura hartzen duen jendeari buruz ere hitz egiten du, erabaki horiek beti modurik onenean hartu ez badira ere.

It

"Itxaso"k Bizkaiko kostaldeko paraje ikusgarriak erakutsiko ditu, Sopelan, Plentzian Gorlizen eta Muskizen dago kokatuta. Kanpotik Euskadira datorren pertsona baten begiradarekin erakutsiko digute gure lurra, Itxaso protagonistaren begiradatik hain zuzen ere.

It

Carmen Llano, Guillermo Bandres eta Miguel Machetti buru dituen gidoi-taldea gidatzen du María Cortesek, eta intriga eta alkzioa, gainditzeko grina eta kirola uztartzen dituzten kapituluen arduradunak dira. Nerabeak erraz identifika daitezke istorioa osatu dute.

Sinopsia

Itxasok 17 urte ditu eta beti bizi izan da Mexiko DFn Elene amarekin. Harreman berezi hori hautsi egingo da hilabete gutxiren buruan minbiziak jota ama hiltzean. Bat-batean, Itxaso bakarrik geratu da eta Donibanera joan behar izango du bizitzera. Bertan bizi da bere aita, Mikel, duela aste gutxi arte ezagutzen ez zuen gizona. Mikelek surf eskola txiki bat du, eta gizon xumea da, kirol hau maite duena. Itxaso herrira iristea sekulako talka izango da bientzat. Alde batetik, inor ezagutzen ez duen espazio batera iritsiko da Itxaso. Bestalde, Mikelek erabat ulertzen ez duen neska baten aitatasuna onartu beharko du. Itxasori moda, kontsumoa eta sare sozialak gustatzen zaizkio, eta Mikel, berriz, beharrezkoa denarekin solik bizi da. Elkarren arteko lehen topaketa desastre hutsa da, eta zaila egingo zaio Itxasori aita onartzea. Baina Itxasoren etorrerak dakartzanak baino arazo gehiago ditu Mikelek: surf eskolako ekonomia ez doa ondo eta lursailaren jabeak saldu egin nahi du. Mikelek ez dauka hura erosteko behar den dirua. Peiok, gaztetako lagun batek, bazkide egitea proposatuko dio. Mikeli beldurra emango dio harekin elkartzeak, ez baita erabat fio.

it

Itxasok, bestalde, jende gehiago ezagutuko du aitaz gain. Abdul eta Urko daude horien artean. Bi mutil oso desberdin dira, baina laster egingo dira Itxasoren lagun. Lortuko al du Itxasok mundu honetara egokitzea? Aita eta alaba hurbilduko ote dira? Mikelek bere eskola salbatu ahal izango ote du?

It

Gaurtik aurrera, "Itxaso"ren zortzi atalak osorik daude eskuragarri PRIMERAN euskarazko eta euskal edukien streaming plataforma berrian.

Aurrerago, EITBn ere izango da ikusgai, eta Netflix-en ere izango du leiho bat. 

IT

Aurkezpena eta aurrestreinaldia, Zinemaldian

Asteazken goizean telesailaren aurkezpena egin da Kursaal jauregiko terrazan EITBk jarri duen set berezian.