Itxi

EITB TALDEA

Audientziak

EITB Taldeko irratiek 400.000 entzuletik gorako audientzia lortu dute, EGMren arabera

EITB TALDEA

% 6 egin dute gora iazko epe bereko neurketarekin alderatuta. ESKERRIK ASKO!!

  • EITBko irratiak

    EITBko irratiak

EITB Taldeko irratiek 405.000 laguneko audientzia lortu dute astelehenetik ostiralera, 2023ko Estudio General de Mediosen (EGM) bigarren neurtaldiaren arabera. % 6 egin dute gora iazko epe bereko neurketarekin alderatuta. Halaber, EITBko irrati generalistak audientzian hazi diren bakarrak dira, emaitza hauen arabera.

Euskadi Irratiak eta Gazteak, euskarazko irratigintzari dagokionez, generalista eta tematiken artean lidergoari eutsi diote. Euskadi Irratiak, bateko, 95.000 entzule ditu astebarruan; eta, azken hamabi hilabeteetako neurketen bataz bestekoa kontuan hartuz, 116 000 entzule erdietsi ditu. Gaztea, besteko, Gipuzkoan irratirik entzunena da eta honako datuak ditu: 63.000 entzule astelehenetik ostiralera eta 76.000 entzule astelehenetik igandera. 

Radio Euskadik, EITB Taldeko irrati entzunenak, 172.000 entzule ditu Euskadin eta eragin esparruan, eta % 23,7 hazi da iazko aldi berearekin alderatuta.

Radio Vitoriak, berebat, irratien lidergoa partekatzen du Araban eta, guztira, 40.000 entzule ditu. Hartara, azken neurketetan sendotu duen gorazko joerari eusten dio Radio Vitoriak.

Azkenik, EITB Musikak gora egin du astelehenetik ostiralera, 35 000 entzulerekin.

ETBk milioi erdi ikus-entzuletik gora ditu

Telebistako emaitzei dagokionez, 538.000 ikus-entzulek egiten dute bat ETBrekin, EGMren neurketaren arabera.

EGM (Estudio General de Medios) da Espainiako estatuko irratien audientziak neurtzeko sistema nagusia, eta urtean hiru aldiz egiten dute, milaka inkesten bidez.