EITB TALDEA
#EKIN_aniztasuna
EITBk LGTBIQ+ mugimenduarekin bat egin du #EKIN_aniztasuna kanpainaren baitan
EITB Media
Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren ingurumarian antolatutako ekimenei zabalkundea egingo diete EITBko hedabideek; esaterako, Zinegoak jaialdiari eta Bilbao Bizkaia HARRO ekintzei.
-
EITBk LGTBIQ+ mugimenduarekin bat egin du #EKIN_aniztasuna kanpainaren baitan
EITB ikus-entzunezko taldeak Euskal Herriaren gizarte-transformazioa bultzada ematen jarraitzen du #EKIN kanpainen bitartez; oraingoan, #EKIN_aniztasuna du talde publikoak ardatz, Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren bueltan. Euskal Irrati Telebistak Euskal Herriko eragile ezberdinekin aliantzak indartu nahi ditu, eta LGTBIQ+ kolektiboa da horietako bat. Izan ere, Euskadi eraldatzen laguntzea, berdintasuna eta aniztasuna gizartean bultzatzea eta kausa sozialetan inplikatzea dira EITBren asmoetako batzuk.
Hala, iaz hasitako bideari jarraituz, indarrak batu ditu ekainaren 26tik uztailaren 3ra bitartean egingo den Zinegoak jaialdiarekin. Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen XX. Nazioarteko Jaialdiari zabalkundea emateaz gain, bigarren urtez, sari nagusia emango du EITBk. Gainera, streaming bidez eskainiko ditu eitb.eus-en irekiera eta itxiera galak. Kulturaren bidez, sexu, identitate eta genero aniztasunari buruz eztabaidatzeko, salatzeko eta hausnartzeko foroa izango da Zinegoak, beste behin.
Bestalde, elkarlana sendotu du EITBk Bilbao Bizkaia HARROrekin. Ekainaren 15etik 29ra egiten ari den ekimenaren helburua da LGTBI+ aniztasunaren mezua herritarren artean zabaltzea. Horretarako, 75 jarduera baino gehiagoko agenda prestatu dute, tartean, HARROladies eta HARROamplified azokak.
Ekainaren 28ko Harrotasunaren Egunarekin bat, gure inguruak ortzadarraren kolorez jantziko dituen Bilbao Bizkaia HARRO eta bestelako ekimenei arreta berezia eskainiko diete EITBko hedabideek.