Itxi

EITB TALDEA

Kirolak

Alavesen igoeraren ospakizuna, zuzenean, EITBko hedabideetan

EITB Media

Jokalariek Gasteizko kaleetan barrena egingo duten ibilbidea eta Andre Maria Zuriaren plazara iritsiera zuzenean jarraitu ahal izango da ETB2n eta eitb.eus-en 19:30etik aurrera, eta Radio Vitorian 19:00etan hasita. Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik ere berri emango dute.

  • Alavesen igoeraren ospakizuna, zuzenean, EITBko hedabideetan

    Alavesen igoeraren ospakizuna, zuzenean, EITBko hedabideetan

Alaves futbol taldearen Lehen Mailara igoera dela-eta gaur arratsaldean Gasteizen egingo den ospakizuna zuzenean jarraitu ahal izango da ETB2n eta eitb.eus-en 19:30etik aurrera, eta Radio Vitorian 19:00etan hasita. Alaveseko jokalariak autobus ireki batean aterako dira Mendizorrotzatik. Gasteizko kale ezberdinak zeharkatu ostean, Andre Maria Zuriaren plazara iritsiko dira, bertan bildutako zaleekin igoera ospatzeko.

Jai giroa izango da nagusi Gasteizko kaleetan, babazorroek datorren denboraldian Lehen Mailan jokatuko dutela ospatzeko. ETB2ko eta Radio Vitoriako programa bereziek zuzeneko kontakizuna egingo dute. Halaber, Euskadi Irratiko eta Radio Euskadiko arratsaldeko albistegietan konexioak egingo dituzte Andre Maria Zuriaren plazarekin.