Itxi

EITB TALDEA

'Larrialdia Afrikan'

Afrikako gosete larrialdiaren inguruko erreportaje bereziak, apirilaren 4ra bitartean, EITBko albistegietan

EITB MEDIA

Mikel Reparaz EITBko Nazioarteko arduradunak, Oscar Epelde kazetariak eta Amane Iglesias kamerariak landu dituzte edukiok. Larrialdia Afrikan izenburupean, Afrikako goseteari erreparatuko diote, hainbat ikuspuntutatik: larrialdi klimatikoa eta lehortea, inflazio ekonomiko globala, barne gerrak…

  • 'Larrialdia Afrikan' erreportaje bereziak

    'Larrialdia Afrikan' erreportaje bereziak

Larrialdia Afrikan izenburupean, Afrikak bizi duen gosete arrisku larriaren inguruko erreportaje bereziak eskainiko ditu EITBk martxoaren 29tik aurrera, zazpi egunez, Euskal Telebistako "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegietan.

'Larrialdia Afrikan'

'Larrialdia Afrikan' erreportaje sorta

Mikel Reparaz EITBko nazioarteko arduradunak, Oscar Epelde kazetariak eta Amane Iglesias kamerariak landu dituzte edukiok Afrikan bertan, eta hainbat ikuspuntutatik erreparatuko diote egoerari. Piezak ETB1eko eta ETB2ko albistegietan eskainiko dira, baita eitb.eus-en webgunean eta sare sozialetan ere. Halaber, gaiaren inguruko eduki eta elkarrizketa bereziak egingo dituzte EITBko irratietan eta telebistako saioetan.

'Larrialdia Afrikan'

'Larrialdia Afrikan' erreportaje sorta

Etiopian, Kenian eta Sudanen izan da EITBko lantaldea. Haatik, erreportajeon abiapuntua Ukrainako Odessa eskualdean izango dute, bertan gerrak eragindako zereal merkataritzaren krisiak Afrikako gosetean izandako ondorioak aztertzeko.

Ondoren, Afrikan, goseteari hainbat ikuspuntutik helduko diote eta, besteak beste, larrialdi klimatikoa eta lehortea, inflazio ekonomiko globala, barne gerrak, euren burua hornitzeko zenbait komunitatek egindako lana, eta gobernuz kanpok erakundeen jarduna jorratuko dituzte.

'Larrialdia Afrikan' erreportaje sorta

'Larrialdia Afrikan' erreportaje sorta

Larrialdia Afrikan erreportaje bereziak, martxoaren 29tik aurrera, ETB1eko "Gaur Egun" eta ETB2ko "Teleberri" albistegietan.