EITB TALDEA
Aliantza
Gaztea ZEID FESTen irrati ofiziala izango da
EITB Media
Ostiral honetan EITBren Bilboko egoitzan aurkeztu dute apirilaren 1ean BEC!en egingo den jaialdia.
-
ZEID FEST jaialdiaren aurkezpena EITBren egoitzan
EITBk elkarlan akordioa berritu du ZEID FEST jaialdiarekin, euskal kulturarekin duen konpromisoaren baitan. Hala, Gaztea izango da apirilaren 1ean BEC!en egingo den bigarren edizioko irrati ofiziala, eta eduki esklusiboak aurreratuko ditu euskarri guztietan (irratia, webgunea eta sare sozialak).
Hain zuzen, ostiral honetan aurkeztu da aurtengo musika festibala EITBren Bilboko egoitzako Izan Ongi gunean. Jaialdiaren nondik norakoak azalduko ditu Julen Hernandez Komunikazio arduradunak, Xabier Doncel Gazteako zuzendariarekin eta Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol saileko diputatuarekin batera.
ZEID FEST AURKEZPENA ¿| @zeidfest @XabiDoncel -ek, @gaztea irratiko zuzendariak, #ZEIDFEST jaialdiari buruz hitz egin digu #ZeidFest2023 pic.twitter.com/5cX85Wf4zU
— EITB Komunikazioa (@eitbtaldea) March 17, 2023
Vicco artistarena izan da ZEID FESTek 2023ko kartelera gehitu duen azken izena. Benidorm Fest lehiaketan ezagutu genuen kataluniar artista, "Nochentera" izeneko hit itsaskorrarekin.
Vicoren musikaz gain, bertaratzen direnek ZETAK, La M.O.D.A., Gozategi, Zahara Rave, Don Patricio, Nøgen, Esne Beltza,Txiltxoko, Samantha Hudson, Kukai, Eñaut Elorrieta, Skabidean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Olaia Inziarte, Kerobia eta La Fúmiga taldeez gozatzeko aukera izango dute. Baita Doctor Deseo, La Furia, Elektropottotte Emakumeen Txaranga eta Albina Stardustek zuzendutako Euskal Trabestiak izeneko showaz ere.
ZEID FESTen bigarren edizioko tiketak salgai daude dagoeneko, hemen. Gainera, GAZTEAZEIDFEST kodea erabiliz gero, deskontu txiki bat lortu daiteke erosketan.