Itxi

EITB TALDEA

Aliantza

EITBk bat egin du adinekoak ardatz dituen Silver Film Festival jaialdiarekin

EITB Media

Urko Aristi EITBko kazetariak adineko pertsonen kolektiboari buruz nola berri ematen den aztertzeko egin den mahai-inguruan parte hartu du.

  • Silver Film Festival

    Silver Film Festival

EITBk zinemagintzaren duen konpromisoaren baitan, bat egin du Bilbon lehen aldiz antolatu den Silver Film Festival (S/FF) jaialdiarekin. Publiko orori zuzenduta dago, baina adinekoak ditu ardatz; hots, 55 urtetik gorako pertsonak entretenitzea eta ikusaraztea du helburu. Bitan banatuko da jaialdia: lehena Bilbon egingo da, otsailaren 15etik 17ra; eta bigarrena Getxon, otsailaren 23tik 25era.

Jaialdiari zabalkundea emateaz gain, ostegun honetan hainbat komunikabidetako ordezkariekin izan den mahai-inguruan parte hartu du EITBk, Urko Aristi kazetariaren eskutik. Adineko pertsonen tratamendu bisual eta informatiboa aztertu dute, kolektiboari buruz nola berri ematen den.

Solasaldiaren irudia

Solasaldiaren irudia

Filmez gain, programazioak elkarrizketak, eztabaidak, mahai-inguruak eta hitzaldiak bilduko ditu kulturaren, ikerketaren eta gizarte-mugimenduen arloko pertsona garrantzitsuekin, beti ere gai interesgarriekin lotuta, hala nola emakumeek adinagatik jasaten duten diskriminazioa.