Itxi

EITB TALDEA

Migrazioa

'Review: Aita Mari'ren atal guztiak, dagoeneko eskuragarri

EITB Media

Hiru piezak ikusgai daude EITBren YouTubeko kanalean.

  • Estreinaldia urtarrilaren 26an

    Estreinaldia urtarrilaren 26an

'Review: Aita Mari'ren hiru atalak dagoeneko eskuragarri daude EITBren YouTubeko kanalean.

LEHEN ATALA:

BIGARREN ATALA:


HIRUGARREN ATALA:

EITBk Review formatu berritzailea jarri du martxan. Asier Sanchez EITBko kazetariak sortu eta zuzendutako egitasmoa da, eta gaurkotasuna kontatzeko modu berritzaile bat proposatzen du, Europa mailan aitzindari. Edukiok plataforma anitzetan zabalduko dira, eta lehen sorta honek Mediterraneo erdialdeko migrazio-krisia jorratuko du, "Review: Aita Mari" izenarekin. Ikus-entzunezko zortzi pieza dira: bost gaztelaniaz eta hiru euskaraz.

Asteazkenean egin zuten aurrestreinaldia, EITBren Bilboko egoitzan; eta ostegun honetan bertan estreinatu dira.

Aita Mari itsas salbamenduko ontzian bizitako 19 eguneko esperientziari heldu dio berriz ere kazetariak. Esperientzia hura modu tradizionalean landu eta kontatu zen telebistako eta irratiko albistegietan; orain, mugikorrarekin grabatutako materiala berreskuratu du Asier Sánchezek, eta kontakizun hori berriz jorratu du, lengoaia eta estetika digitalera egokitzeko. Informazio-kontakizuna plataforma anitzeko formatura eramango du lehen aldiz.

Ikus-entzunezko piezekin batera, sare sozialetarako eduki bereziak izango dira, komunikatzeko eta elkarrizketa sortzeko modu berriak bilatuz. #ReviewAitaMari hashtag-a erabiliko da sare sozialetan.

Otsailean iritsiko da edukia ETB1era eta ETB2ra.

EITBko informazio zerbitzuek bultzatutako proiektua da Review, ikus-entzunezko taldearen apustu sendoa eduki digitalak eta informazio-kontakizuna gazteei eta formatu berriei egokitu eta bideratzeko, kontuan izanda publiko horrek Internet eta sare sozialak informazio-iturri nagusi gisa erabiltzen dituztela.

"Aita Mari"

Aita Mari ontzian bizitako erreskate misio hartatik hainbat hilabetera, Asier Sanchez kazetaria berriz ere elkartu da ontziko tripulazioarekin eta bertako osasun-langileekin, eta baita Mediterraneoko uretan erreskatatu zituzten errefuxiatuetako batzuekin ere. Itsaso zabalean elkarrekin bizi izan zutena gogoratu du, eta bertatik bertara kontatu digu gaur egun non eta nola bizi diren. Libiako kostaldetik ihes egindako errefuxiatu haiek azkenean iritsi al ziren Europan zuten helmugara? Bidaia bera egingo al lukete berriro? Bizi izandako guztiak merezi izan al du?

Gaur egungo irudiak eta Aita Mari ontzian grabatutakoak tartekatuz, Asier Sanchezek Mediterraneoko migrazioaren errealitatearen berri eman digu, hurbileko eta egungo ikuspegi batetik, Europako mugetan urtero milaka hildako uzten dituen krisi humanitarioaren datuak eta protagonistak ikus-entzuleengana hurbiltzeko.

Asier Sánchez

Asier Sánchez

Review-ren edukiak

Youtube: youtube.com

Instagram: @asiersangar
Instagram: @eitb

Tik Tok: @asiersangar
Tik Tok: @eitbeus

Facebook: facebook.com/eitb

Twitter: @eitbofiziala

Web: eitb.eus/eu/albisteak/review

EITB Nahieran