Itxi

EITB TALDEA

Saria

'Deia' egunkariaren Talent sarietako bat jaso du Julian Iantzik

EITB Media

EITBko aurkezlea komunikazio arloan nabarmendu dute ostegun arratsaldean Bilboko Euskalduna Jauregian egin den ekitaldian.

  • Julian Iantzi Talent saria jasotzen. Argazkia: Pablo Viñas (Deia)

    Julian Iantzi Talent saria jasotzen. Argazkia: Pablo Viñas (Deia)

Deia egunkariak antolatutako Talent Euskadi sarien bigarren edizioko saridunetako bat izan da Julian Iantzi EITBko aurkezlea. Esparru ezberdinetan aritzen diren pertsonen talentua nabarmentzea dute helburu sari hauek, eta komunikazio arloan egindako lanagatik egin diote aitortza lesakarrari. 

Ibilbide luzea darama Iantzik telebistan: 2005etik "El Conquistador del Fin del Mundo" saioa aurkezten du ETB2n, eta, aurtengo udan, "Edozein Herriko" saio ibiltarian arituko da astelehenetik ostegunera ETB1en. 

Sukaldaritza, literatura, zientzia, kirola, musika, eta zinema eta antzerki munduko euskal talentuek ere saria jaso dute ostegun arratsaldean Euskalduna Jauregian egin den galan.