EITB TALDEA
Hauteskundeak
Gaurko hauteskundeen azken ordukoaren jarraipena, EITBn
EITB Media
EITBko hedabideek gaur izango diren hiru hitzorduen berri emango dute: Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeen bigarren itzulia, Andaluziako hauteskunde autonomikoak eta Kolonbiako hauteskunde presidentzialen bigarren itzulia.
-
Frantziako hauteskudenak. Argazkia: EFE
Hiru hauteskunde garrantzitsu daude gaur: Frantziako Legebiltzarreko hauteskundeen bigarren itzulia, Andaluziako hauteskunde autonomikoak eta Kolonbiako hauteskunde presidentzialen bigarren itzulia. EITBko hedabideek eguneko azken ordukoa emango dute.
Gaurko "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegietan, Olatz Simon eta Nerea Olaso kazetariak egongo dira Parisen Frantziako hauteskundeen berri ematen eta Aitor Zabaleta Baionatik arituko da Iparraldeko emaitzen jarraipena egiten. Bestalde, Andaluziako boz autonomikoen azken ordua jarraitzeko Aiert Arieta-araunabeña kazetaria Sevillan egongo da eta Maider Arteaga Madrilen. Kolonbiako hauteskunde presidentzialen kontakizuna Arantxi Padilla korrespontsalak egingo du. ETB2ko "Teleberri" albistegiaren ondoren, hauteskundeen inguruko saio berezia egongo da 22:10etik aurrera, Xabier Ormazabalek aurkeztuta.
EITBko irratiei dagokionez, hauteslekuak irekitzen direnetik zenbaketa bukatu bitartean, lan-talde berezia izango dute Ipar Euskal Herrian. Bai Euskadi Irratian eta baita Radio Euskadin ere albistegi guztietan egingo zaio jarraipena zuzeneko konexioen bitartez. Iluntzeko albistegietan alderdien erreakzioak jasoko dira eta biharko analisi mahaira ere ekarriko dute gaia. Frantziar estatuko datu orokorrak eta bozketa egunaren jarraipena Mikel Rotaetxek egingo du. Irratiek ere bidali berezia izango dute Andaluzian, Mikel Arregi, eta Arantxi Padilla korrespontsalarekin bat egingo dute Kolonbiako azken ordua ezagutzeko.