EITB TALDEA
ETB2 liderra Euskadin
Fito & Fitipaldis taldearen kontzertuak arrakasta handia lortu zuen EITBn
EITB Media
EITB Mediak ekoiztuta, ETB2k eta RTVEko La 2 kanalak eskainitako kontzertuak 728.000 ikus-entzuleko audientzia izan zuen, bataz beste, Estatu osoan.ETB2ko zuzeneko emanaldia audientzia-buru izan zen Euskadin % 19,7ko audientzia-zatiarekin eta 400.000 lagun inguruk bat egin zuten kontzertuarekin.
-
EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia
EITB Mediak ekoiztutako Fito & Fitipaldis taldearen kontzertuak 728.000 ikus-entzuleko audientzia izan zuen, bataz beste, Estatu osoan. ETB2k eta RTVEko La 2 kanalak eman zuten aldi berean, azken hauek Euskal Komunikazio Taldearekin lotutako hitzarmenari esker.
EITBk jarraipen zabala egin zion musika ikuskizun handiari eta ETB2ko zuzeneko emanaldia audientzia-buru izan zen Euskadin, ordutegi nagusian, % 19,7ko audientzia-zatia eskuratuz. Kontzertuak 134.000 ikus-entzule izan zituen bataz beste Euskadin eta eragin eremuan, eta, horrez gainera, 400.000 lagun inguruk bat egin zuten emanaldiarekin uneren batean. ETB2, berebat, eguneko kanalik ikusiena izan zen % 11,8ko audientzia-zatiarekin.
Halaber, 14.000 pertsonek kontzertua jarraitu zuten streaming bidez eitb.eus-en eta kontzertuaren aurretik eta ondoren eskainitako eduki digitalek 100.000 erabiltzaile baino gehiago lortu zituzten webean eta APPetan.
Bestalde, La 2 kanalarentzat ere oso garrantzitsua izan zen kontzertuaren emanaldia: eguneko saiorik ikusiena izan zen eta 594.00 ikus-entzuleko audientzia izan zuen.
EITBk kontzertuaren neurrira egokitutako giza baliabide eta bitarteko tekniko zabala jarri zuen kontzertua zuzenean eskaintzeko. Guztira, 22 kamera, tartean, Burubero izenekoa eta futbol partidetan erabiltzen del skycam kamera baliatu zituen zuzeneko emanaldirako eta ETBko Unitate Mugikorretik kontrolatu zen seinalea. Bestalde, errealizazio, produkzio, teknikari eta argiztatze arloko 40 profesional aritu ziren lanean.