Itxi

EITB TALDEA

Audientziak

EITB taldeko euskarazko irratiek hazten jarraitzen dute, CIESen datuen arabera

EITB Media

Euskadi Irratiak 120.000 entzuletik gora ditu egunero, eta Gazteak 110.000 entzuletik gora. Radio Euskadik, berriz, 185.000 entzule ditu eta Radio Vitoriak 26.000 entzule. Halaber, EITB Taldeak 1.200.00 lagun baino gehiagorekin egiten du bat aste barruan.

  • EITB taldeko irratiak.

    EITB taldeko irratiak.

EITB taldeko euskarazko irratiek, Euskadi Irratiak eta Gazteak, goranzko joerarekin jarraitzen dute, CIESek aurten Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan egin duen lehen audientzia neurketaren arabera. Radio Euskadik, Radio Vitoriak eta EITB Musikak, berebat, 2021ean eskuratutako  antzeko datuak lortu dituzte. Honela, EITBko irratiek, guztira 472.000 entzule dituzte, eta Euskal Irrati Telebistako irrati eta telebista kanalek, orotara, 1.200.000 pertsona baino gehiagorekin egiten dute bat astelehenetik ostiralera.

Euskadi Irratiak, euskarazko orotariko irratiak, 123.000 entzule ditu astelehenetik ostiralera Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, CIESen arabera. Beraz, 2021eko abenduko azterlan bereko azken neurketa gainditzen du, % 20 baino gehiago haziz. Gainera, beste neurketa-sistema batzuen joerak berresten ditu, hala nola EGMrenak, eta Gipuzkoan irrati liderra da.

Gazteak, musika eta entretenimendua uztartzen dituen taldearen profil gaztea duen euskarazko irratiak, % 20 inguru hobetu ditu bere emaitzak azken neurketarekin alderatuta. Hartara, lanegunetan, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan 113.000 pertsonarekin konektatzen du.

Radio Euskadi, Radio Vitoria eta EITB Musika, bestalde, aurreko CIES azterlanaren antzeko kopuruetan daude. Horrela, gaztelaniazko irrati generalista 185.000 pertsonarengana iristen da astelehenetik ostiralera EAEn eta Nafarroako Foru Erkidegoan

Radio Vitoriak, berriz, 26.000 entzule ditu Araban, audientzia leialari eta erreferentziazko posizioari du, hain zuzen ere. EITB Musikak, azkenik, 25.000 entzule lortu ditu EAEn eta Nafarroan.

EITBk 1.200.000 ikusle eta entzule baino gehiagorekin egiten dut bat egunero

Telebistari dagokionez, ETB2 527.000 pertsonarengana iristen da astelehenetik ostiralera; ETB1ek 200.000 ikus-entzule inguru ditu, eta EITBko irrati eta telebista taldeak, orotara, 1.226.000 laguneko audientzia eskuratu  dute lanegunetan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa osoan.

CIES Azterlanak Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako komunikabideen kontsumoa aztertzen du duela ia 40 urtetik, eta urtean bi neurketa-olatu egiten ditu. Estudio General de Mediosekin (EGM) batera, irrati-kontsumoak ezagutzeko erreferente nagusia izateaz gain, telebista-audientziak ere neurtzen ditu, besteak beste.