Itxi

EITB TALDEA

Denboraldi berria

EITB "Egunean Behin" lehiaketaren denboraldi berriaren babesle izango da berriz ere

EITB Media

Bederatzigarren denboraldiak urtarrilaren 31tik apirilaren 10era arte iraungo du.

  • EITB "Egunean Behin" lehiaketaren babesle nagusia.

    EITB "Egunean Behin" lehiaketaren babesle nagusia.

EITB "Egunean Behin" lehiaketaren denboraldi berriaren babesle nagusia izango da. CodeSyntax enpresaren eskutik sortuta euskaldunen artean arrakastatsu bilakatu den joko/aplikazioa astelehen honetan, urtarrilak 31, jarri da berriz ere martxan. Denboraldi berria hamar astez luzatuko da, apirilaren 10era bitartean.

2019ko martxoaren 4an sortu zuen CodeSyntax enpresak "Egunean Behin" aplikazioa, euskaraz jolastuz ondo pasatzeko helburuarekin eta denboraldi honetan hiru urte beteko ditu jokoak. EITB azken bi denboraldietan izan da lehiaketaren babesle nagusia, eta "Biba Egunean Behin" bi finalak antolatu ditu CodeSyntax enpresarekin aliantzan, telebista eta telefono mugikorraren arteko aldibereko lehiaketa aitzindaria.

"Egunean Behin arrakasta handi izaten ari da eta zortzigarren denboraldian zehar, 60.000 lagunetik gora jokatu zuten egunero. Tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da. Izenak dioen bezala, lehiakide bakoitzak partida bakarra jokatzeko aukera du egunean. 10 galdera erantzun behar ditu, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago, hobeto.

CodeSyntax enpresaren eta EITBren arteko elkarlanaren bitartez, "Egunean Behin" familia handitzen joatea da helburua.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea