Itxi

EITB TALDEA

Saria

Radio Vitoriako "Consumidores" saioak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren aitorpena jaso du

EITB Media

Sektoreko profesionalek Eusko Jaurlaritzaren esker ona jaso dute azken bi urteetan, pandemia dela-eta bizitako garai zailei aurre egin eta herritarrei zerbitzua eskaintzen jarraitu dutelako.

  • Txaro Idokilis Radio Vitoriako kazetaria Euskalduna Jauregiko ekitaldian

    Txaro Idokilis Radio Vitoriako kazetaria Euskalduna Jauregiko ekitaldian

Txaro Idokilis kazetariak Radio Vitorian eta Radio Euskadin gidatzen duen "Consumidores" irratsaioak Eusko Jaurlaritzaren aintzatespena jaso zuen ostegunean (abenduak 16) Bilboko Euskalduna Jauregian ospatutako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoaren Egunaren barruan. Iazko etenaldiaren ostean, hiru sektore hauetako profesionalak saritzeko egin ohi den ekitaldiak omenaldi izaera hartu du aurten. Pandemia dela-eta bizitako garai zailei aurre egin eta herritarrei zerbitzua eskaintzen jarraitu dutelako aitortza jaso dute merkatari, ostalari, erakunde eta hedabideetako langileek. 

Bere izaera publikoaren baitan, kontsumitzaileei, hots, herritarrei, zuzendutako zerbitzua eskaintzen du EITB ikus-entzunezko taldeak "Consumidores" irratsaioaren bitartez. 2014an hartu zuen saioaren ardura Txaro Idokilis kazetariak, eta ordutik, ehunka gai jorratu ditu erakundeekin eta kontsumo elkarteekin elkarlanean, herritarrei euren arazoak eta kezkak argitzen lagundu eta arduraz jokatzeko kontuan hartu beharreko arau eta zehaztapenak jakinaraziz. 

Larunbatetan 09:00etan eskaintzen da saioa Radio Vitorian, eta atal guztiak EITB Nahieranen entzungai daude. 

Sektore guztiaren izenean, Txaro Idokilisekin batera, Andoaingo Udaleko Kontsumo Bulegoak egindako lana aitortu du Eusko Jaurlaritzak. Turismo arloan, Bilboko Ercilla hotela eta Laguardiako Villa Lucia gastronomia guneak jaso dute oroigarria. Eta, azkenik, merkataritza arloan, Lotune proiektuak eta Donostiako Galparsoro okindegiak.


 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea