Itxi

EITB TALDEA

Saria

Eva Caballerok Ingurumen-kazetaritza saria jaso du 2021eko Euskal Kazetaritza Sarien banaketan

EITB Media

Era berean, Begoña del Teso Euskadi Irratiko kolaboratzailea; David Beriain eta Roberto Fraile; eta Mirentxu Purroy nabarmendu dituzte, besteak beste.

  • Eva Caballero. Argazkia: EiTB Media

    Eva Caballero. Argazkia: EiTB Media

Eva Caballero EITBko kazetariak Ingurumen-kazetaritza saria jaso du gaur, azaroak 10, 2021eko Euskal Kazetaritza Sarien banaketa ekitaldian. Radio Euskadiko "La Mécanica del Caracol" saioaren zuzendari eta gidaria da Eva Caballero eta epaimahaiak haren lana eta profesionaltasuna nabarmen du. "Kazetari aparta izateaz gain, urte askotako esperientzia du, eta zorroztasunez eta seriotasunez lantzen ditu gaiak", azpimarratu dute.

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatzen dituzte Euskal Kazetaritza Sariak, eta aurten, honako profesional, instituzio eta lanak saritu dituzte: Begoña del Teso Euskadi Irratiko kolaboratzaileak Euskal Kazetariak saria jaso du; David Beriain eta Roberto Fraile Adierazpen Askatasunaren José María Portell sariarekin nabarmendu dituzte; Mirentxu Purroyk hedabide ezberdinetan egindako Ibilbide Profesionalaren saria jaso du, besteak beste, EITBko kanal ezberdinetan lan egin du Purroyk; EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea 'Pertsona edo giza instituzioa' kategorian saritu dute; Julio Florren Rioja Alavesa blogak Kazetaritza Digitala saria jaso du; eta Ángel Ruiz de Azuak, Fotokazetaritza saria.

Asteazken honetan, azaroaren 10ean, Bilboko Sala BBK aretoan, ospatu den ekitaldian banatu dira 2021eko Euskal Kazetaritza Sariak, Idoia Jauregi (Radio Euskadi) eta Jon Uriarte kazetariek aurkeztuta.

Epaimahaia

Sari hauetako epaimahaikideak hurrengo hauek izan dira: Jesús Coterón, EKEko presidentea eta KEEko dekanoa; Amaia Goikoetxea, EKEko presidenteordea eta KEEko dekanordea; Nekane Lauzirika, EKEko eta KEEko idazkari orokorra; Juan Manuel Gutiérrez, EKEko eta KEEko diruzaina; Carmen Torres Ripa, kazetaria; Ana Irene del Valle, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa; Martxelo Otamendi, Berriako zuzendaria; Pedro Briongos, El Correoko zuzendariari ondokoa; Iñaki González, Deiako zuzendaria; Txema Villate, EFEko ordezkaria Bilbon; Isabel Octavio, EITBko estrategia eta komunikazio zuzendaria; Ángel López, Onda Vascako zuzendaria; Jabier Onaindia, Radio Popularreko zuzendaria; Juan Carlos de Julián, Onda Cero Euskadiko informatiboen koordinatzailea; Begoña Marañón, Cadena SER-eko zuzendaria; Javier Tutor, COPE Euskadiko herrialdeko zuzendaria; Jon Kepa Idoyaga, RNEko Euskadiko Albistegien Burua eta RNE Bilboko arduraduna; Antolín Lekue, RTVE País Vasco-ko zuzendaria; Mireya Álvarez, BBK-ko Komunikazio zuzendaria; Joseba San Nicolás, Euskalteleko komunikazio ataleko arduraduna; eta Yolanda Rodríguez, Ihobeko komunikazio arduraduna.