Itxi

EITB TALDEA

EITB Albistegiak

Legebiltzarreko osoko bilkura zuzenean eta "Gaur Egun" eta "Teleberri" Gasteiztik, gaur

EITB Media

Euskadi Irratiko "Faktoria" eta Radio Euskadiko "Boulevard" eta "Crónica de Euskadi" saioak ere Gasteizetik egingo dira, Lehendakariaren hitzaldia eta alderdi guztietako ordezkarien erreakzioak zuzenean eskaintzeko.

  • Telebistako albistegi taldea

    Telebistako albistegi taldea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko aktualitateak Gasteizera eramango ditu EITB ikus-entzunezko taldeko hedabideak. Eusko Legebiltzarrak ospatuko duen osoko bilkura bertatik jarraituko dute EITBko albistegi zerbitzuek, euskal gizarteari albistea dagoen lekutik berri emanez.

Legebiltzarreko politika orokorreko eztabaida osorik eta zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en. Goizeko emanaldia "Egun On Euskadi" saioaren barruan egingo da, 09:00etan hasita. Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzaldia eskaini ostean, Iban Garate Legebiltzarretik arituko da zuzenean, ganberan gertatzen denaren kontakizuna eginez. Bilboko platoan, Amane Ibañezek solaskide mahaiko kideekin (Miguel Aizpuru, Iker Bizkarguenaga eta Auxtin Ortiz) aztertuko ditu osoko bilkuran esandakoak. Arratsaldeko emankizuna Xabier Usabiagak gidatuko du, Iñaki Galdos eta Miguel Aizpuru adituen laguntzaz.

Albistea dagoen lekutik bertatik berri emateko helburuari eutsiz, Yerai Diaz Ikaranek eta Juan Carlos Etxeberriak Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazatik aurkeztuko dituzte gaueko "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegiak. Legebiltzarrean esandakoak luze eta zabal jorratuko dituzte, egunak emandako bestelako albisteak ahaztu gabe.

Bestalde, ETB2ko "En Jake" saioa Gasteizera begira izango da goiz osoan. Xabier Lapitzek gidatutako aktualitate saioak Maitane Bastida izango du berriemaile Legebiltzarretik. Arratsaldean, osoko bilkuran geratzen denaren kontakizuna Bastidak eta Lapitzek egingo dute "Nos Echamos a la Calle" magazinean.

Osoko bilkura EITBko irratietan

Euskadi Irratiak ere programazio berezia edukiko du, eta zuzenean arituko da Legebiltzarretik. Iñaki Guridiren zuzendaritzapean, zuzenean eskainiko da Lehendakariaren hitzaldia "Faktoria" albistegian, eta Iñaki Galdos, Estitxu Garai eta Iker Riojak egingo dute analisia. Urkullu lehendakariak bukatu ahala, alderdi guztietako ordezkariak elkarrizketatuko ditu Iñaki Guridik zuzenean, eta arratsaldean ere uneoro emango da eztabaidaren berri. Lau kazetari arituko dira horretarako lanean Legebiltzarrean bertan. 

Radio Euskadik ere zuzenean eskainiko du Lehendakariaren hitzaldia, Xabier Garcia Ramsdenek Gasteizko Legebiltzarretik gidatuko duen "Boulevard" albistegiaren barruan. Talde parlamentarioen erreakzioak bilduko ditu ondoren bozeramaileen bitartez. Alberto Ayala, Eva Silván, Beñat Zarrabeitia eta Iñaki González kolaboratzaileekin aztertuko ditu entzundakoak. Eguerdian, "Crónica de Euskadi" saioan Dani Alvarez Legebiltzarretik egingo du albiste kontakizuna, eta arratsaldean, ordu erdiro bat egingo dute ganberarekin osoko bilkura amaitu arte. 

Azkenik, "Radio Vitoria Gaur" magazinean eta goizeko zein eguerdiko albistegietan ere arreta berezia eskainiko diote Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko eztabaidari.

Irratiko albistegi taldea.

Irratiko albistegi taldea.