Itxi

EITB TALDEA

Ekainak 2

Felix Linares Jose Javier Abasolo eta Juan Infante idazleekin, Bidebarrietan, gaur

EITB Media

Javier Abasolok 'Versión original' eta Juan Infantek 'Sospechosos' eleberri beltzak aurkeztuko dituzte Bidebarrieta Kulturgunean.

  • Felix Linares.

    Felix Linares.

Asteazken honetan, ekainaren 2an, Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak Javier Abasoloren Versión original eta Juan Infanteren Sospechosos eleberrien aurkezpena eskainiko du. Felix Linares EITBko kazetari eta aurkezleak gidatuko du ekitaldia 19:00etatik aurrera.

Bidebarrietako programazioa aurkezpen literarioz beteta dator aste honetan, ekainaren 1etik 11ra Bilbon ospatzen den Liburuaren Azokaren baitan. Besteak beste, ostiralean, ekainaren 4ean, Radio Euskadiko Idoia Jauregi kazetaria Edurne Portela eta José Ovejero idazleekin arituko da. Bertan, Los ojos cerrados eta Humo liburuak aurkeztuko dituzte, hurrenez hurren.

Aurkezpenetara joateko, aurretik www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean erreserbatu behar dira doako gonbidapenak.

Jose Javier Abasoloren Versión original eta Juan Infanteren Sospechosos, ekainaren 2an

Versión original eleberriaren protagonista Goiko detektibea da. Duela hogei urte argitu gabeko 'cruz flechada' krimenen kasua berriz ere irekitzeko aukera izango du, gertatutakoaren inguruan pelikula baten filmaziorako laguntza eskatzen diotenean.

José Javier Abasolo Zuzenbidean lizentziaduna da, Deustuko Unibertsitatean. Abokatu gisa lan egin du eta hainbat lanpostu bete ditu administrazio publikoetan. Literaturaren arloan ibilbide luzea egin du eleberri beltzaren egile gisa.

Sospechosos Garrincha protagonista duen hirugarren eleberria da. Gaizkileengandik erretiratutako gangster bat, legea berriz hausteko asmorik gabe, baina beti ezinezkoa dena. Eleberri indartsua da eta protagonistak oso ondo marraztuta daude.

Juan Infante genero beltz-kriminaleko bost eleberri argitaratu ditu: Werther en Beirut, Asesinato en Santurce, El crimen de Cienfuegos, Quince millones eta La Baldosa Negra. Hiru kontakizunen egilea ere bada: El sargentento Puchades, Me chifla Nicolás eta Literatura y Ficción.

Edurne Portelaren Los ojos cerrados eta José Ovejeroren Humo, ekainaren 4ean

Los ojos cerrados Pueblo Chico herrian girotuta dago. Bertan, Pedro bizi da, hainbat hamarkadatan herriak jasan duen indarkeriaren inguruko sekretuen gordailu. Ariadna Pueblo Chicora iristen denean, Pedrok ikusi eta jarraituko du, eta nahiz eta hasiera batean Ariadnaren etorreraren arrazoiak oso argiak ez izan, tokiko historia isilarekin duen lotura argitzen joango da.

Edurne Portela Literatura Hispanikoetan doktorea da Carolina-Chapel Hill Unibertsitatean (AEB). 2016an, Galaxia Gutenberg-en argitaratu zuen, El eco de los disparos: Cultura y memoria de la violencia,  Euskadin indarkeriaren iragana ebazteko tresna gisa kultura aldarrikatzen duen saiakera. 2017ko irailean argitaratu zen Galaxia Gutenberg-ekin bere lehen eleberria, Mejor la ausencia, zeinek Madrilgo Liburudenden Gremioko fikziozko urteko liburu onenari 2018ko Saria jaso zuen. 2019an argitaratu zuen bere bigarren eleberria, Formas de estar lejos, zigilu berean. José Ovejerorekin batera, Vida y ficción (2017) dokumentala egin du.

Humo liburuan, emakume bat, haur bat eta katu bat elkarrekin bizi dira basoan dagoen etxola batean, isilik denbora gehienean, umeak ia ez baitu hitz egiten. Ez dute harremanik inorekin, noizean behin hornigaiak ekartzen dizkien gizon baten bisitak izan ezik. Ez dira familia, baina elkarrekin egiten dute aurrera. Urrunean, hirietan, turbulentzia bitxiak daudela dirudi, eta haien mehatxua txabolaren gainean proiektatzen da.

José Ovejero Madrilen jaio zen eta Geografia eta Historian lizentziatua da. Interprete gisa lan egin du Bruselan, eta bertan bizi da gaur egun. Lan ugari argitaratu ditu, poema-liburuak, saiakerak edo kontakizunak, eleberriez gain. Bere lan batzuk alemanera, italierara, portugesera eta nederlandera itzuliak izan dira.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbo
  • Literatura