EITB TALDEA
EITBk jakin duenez
Frantziako Tourra Euskadira bueltatuko da 2023an
EITB MEDIA
Hartara, EITB Mediako hedabideek jarraipen zabala egingo diote Euskal Herrian jokatuko den etapari. Egun horretako etapa ez ezik, 2023ko Tour osoa ere ikusgai izango da EITBn zuzen zuzenean.
EITBk jakin duenez Frantziako Tourra Euskadira bueltatuko da 2023. urtean. Munduko lasterketarik onena berriro ere ikusi ahal izango da euskal errepideetatik 1992. urtean gertatu zen bezala.
Hartara, EITB Mediako hedabideek jarraipen zabala egingo diote Euskal Herrian jokatuko den etapari. Egun horretako etapa ez ezik, 2023ko Tour osoa ere ikusgai izango da EITBn zuzen zuzenean.
Urte hartan Donostiak hartu zuen Frantziako Tourreko irteera. Uztailaren 4an jokatu zen erlojupeko hura 8 kilometrotako atarikoa izan zen eta bertan, Miguel Indurainek (Banesto), horiz jantzita, azkena atera eta erakustaldia eginez etapa irabazi zuen.
Ondoren denborarik onenak Alex Zulle (ONCE) eta Thierry Marie (Castorama) txirrindulariek egin zituzten.
Hurrengo egunean Donostiatik ere atera zen bigarren etapa eta Dominique Arnould (Castorama) ziklistak erasoa jo eta garaipena erdietsi zuen gutxigatik tropelaren aurretik. Uztailaren 6an hirugarren jardunaldi bat ere Gipuzkoako hiriburutik irten zen Pirinio bidean.
Hauek dira lehen egun horretako irudiak: