EITB TALDEA
Audientzia
459.000 entzule EITBko irratientzat, CIESen arabera
EITB Media
Radio Euskadirekin 216.000 entzulek egiten dute bat, azken zazpi urte hauetako emaitzarik onena
EITB komunikazio taldeko irratiekin (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Gaztea, Radio Vitoria eta EITB Musika) 459.000 lagunek egiten dute bat astegunetan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, CIESek astearte honetan (abenduak 22) argitaratu dituen emaitzen arabera. 2019ko audientzia metatuekin alderatuta gora egin du EITBko irrati taldeak.
Radio Euskadirekin 216.000 entzulek egiten dute bat, azken zazpi urte hauetako emaitzarik onena eskuratuz. Radio Vitoriak halaber, emaitza ona izan du, 31.000 entzule; 2015etik hona izan duen daturik onena da.
Euskarazko irratiei dagokienez, Euskadi Irratiak 94.000 jarraitzaile lortu ditu eta Gaztearekin 92.000 entzulek egiten dute bat. EITB Musikak, berriz, 26.000 entzuleren markari eutsi dio.
1.235.000 ikusle eta entzule EiTBrentzat
Telebistari dagokionez, 817.000 ikus-entzule ditu ETBk, CIESek argitaratutakoaren arabera, eta gora egin du iazko emaitzetin alderatuta. Hartara, astelehenetik igandera EITB taldeak 1.235.000 ikus-entzule ditu, irratia eta telebista batuta.