Itxi

EITB TALDEA

Lan poltsa

Eduki digitaletako teknikarientzako lan-poltsarako proben aldaketak

ERREDAZIOA

EITB Taldea

Aldaketak egon dira proba praktikoan eta baloratu beharreko hizkuntzetan

Dokumentazioa erregistratzea eta bidaltzea errazteko, adierazten dizuegu orrituta joan behar dela eta erreferentzia jarraian agertzen den bezala adierazi behar dela (parentesi artean eta ordena honi eutsita):

 1. NANaren fotokopia (1. dok.)

2. Gidabaimenaren fotokopia (2. dok.)

3. Eskatutako unibertsitate-titulazioaren fotokopia (3. Dok)

4. C1 edo C2 mailako euskara-titulua (4. dok.)

5. B2 edo goragoko beste maila bateko ingeles-titulua (horrelakorik balego) (5. dok.)

Lan-poltsa honetan sartzeko probei buruzko informazio guztia erantsitako deialdiaren oinarrietan dago jasota, hautaketa-prozesuaren garapenarekin batera.

Oinarrietan zehaztuta daude lanpostuaren profila, betekizunak, egin beharreko probak, onarpen-eskaeraren xehetasunak, epeak eta probei buruzko gainerako arauak eta baldintzak.

Probak gainditzen dituzten hautagaiak automatikoki sartuko dira Eduki Digitalen teknikari lanposturako lan-poltsa barematuan. Lortutako emaitzen arabera egingo da, beheranzko ordenan, baita adierazitako oinarriak betetzeko araututako lehentasun-ordenan ere.

Lan-poltsa aldi baterako kontratazio guztiak egiteko erabiliko da, modalitatea edozein dela ere.

Izena emateko prozedura

Prozesuan izena emateko, lehenik eta behin, alta eman behar da sisteman, oinarrietan azaldutako arau eta baldintzei jarraituz, /lanpoltsa/ helbidean dagoen "Izena emateko formularioa" baliatuz. Eskatutako informazioa sartu ondoren, sistemak mezu elektroniko bat bidaliko du, hautagaiari identifikazio-kode bat emateko, prozesuaren anonimotasuna eta bermeak ziurtatzeko.

Inskripzioa egindakoan, bigarrenik, hautagaiak posta ziurtatu bidez bidali beharko du eskatutako dokumentazioa, oinarrietan zehazten den bezala, adierazitako helbidera.

Ez da onartuko beste bide batetik jasotzen den eskabiderik, ezta epez kanpo aurkeztutakorik ere. Halaber, kanpoan geratuko dira deialdia argitaratzen den egunean oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituzten hautagaitzak.

Eskabideak 2020ko azaroaren 30a eta abenduaren 14a bitartean aurkeztu ahalko dira, biak barne.

Datuen onarpena eta babesa

Izena emateko, lan-poltsarako proben deialdi honen oinarrietako baldintzak irakurri eta onartu behar dituzu.

Jasotzen den informazio guztia EITBren Pribatutasun Politikaren arabera tratatuko da, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 5eko 3/2018 Legean eta Datuak Babesteko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendu Orokorrean xedatutakoarekin bat etorriz.

Pertsonal hautaketaren inguruko datuak babesteko informazio gehiago duzu hemen: /eu/pribatutasun-ataria/pertsonal-hautaketa/

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB