Itxi

EITB TALDEA

EITB BEKAK

EiTBk unibertsitateko 2020/2021ko ikasleentzako bekak eskaintzen ditu

EiTB Taldea

2020/21ko ikasturtean prestakuntza praktikoa ETBn, Eusko Irratian eta eitb.net-en egiteko aukera eskaintzen die EiTBk unibertsitateko ikasleei.

Euskal Irrati Telebistak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitatearekin,  Mondragon Unibertsitatearekin edo interesa izan dezakeen beste edozein unibertsitatearekin elkarlanean, 2020/2021 ikasturtean prestakuntza praktikoa Euskal Telebistan, Eusko Irratian eta eitb.net-en egiteko aukera ematen die unibertsitate horietako ikasleei hitzarmen bidez. Gainera, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasleei aurten formakuntza duala ere eskainiko zaie, praktikak heziketa-zentroan eta enpresan txandakatuz.

Prestakuntza praktiko horien helburua ikasleak lan mundura hurbiltzea da. Hala, enpresan egiten den eguneroko lana ezagutu ahal izango dute bekadunek eta, horrez gainera, aukeratutako lanbidean aritzeko behar diren ezagutzez, trebetasunez eta abileziez jabetu ahal izango dira, bai eta gaitasun osagarriak (lantaldean aritzea, ardura...) barneratu ere. Izan ere, gaur egungo produkzio-sektorean lan egiteko ezinbestekoa da arlo horietan trebatzea.

Lankidetza bekak 4 eta 6 hilabete artekoak izango dira eta bekadunek 300 euro jasoko dituzte hilero. Formakuntza dualeko beken kasuan, epealdia urte akademiko batekoa izango da, eta bekadunek hilero lanbide arteko gutxieneko soldataren (950 €) parte proportzionala jasoko dute.

Lankidetza beken kasuan, honako hauek dira aukeratutako ikasleak egongo diren arloak eta beka kopuruak:

-        Euskal Telebistan: Albistegi erredakzioa (bi beka), Kirol erredakzioa (beka bat), Errealizazioa (hiru beka) eta Grafismoa (bi beka)

-        Eusko Irratian: Euskadi Irratiko erredakzioa (lau beka), Gazteakoa (beka bat), Radio Euskadikoa (hiru beka), edo Radio Vitoriko erredakzioa (bi beka).

-        Eitb.net-en: Erredakzioa (beka 1)

Formakuntza dualean, hurrengoak dira arloak eta beka kopuruak:

-        Euskal Telebistan: Albistegi erredakzioa (beka bat), Kirol erredakzioa (beka bat) eta Errealizazioa (bi beka).

-        Eusko Irratian: Euskadi Irratiko erredakzioa (beka bat), Gazteakoa (beka bat), Radio Euskadikoa (beka bat), edo Radio Vitoriako erredakzioa (beka bat).

-        Eitb.net-en: Erredakzioa (beka 1)

 

Prestakuntza praktiko horiek jaso nahi dituzten ikasleek bete beharreko baldintzak honako hauek dira:

-  Elebidunak izan behar dute (euskara-gaztelania).

- 2020/21 ikasturtean 4. mailan matrikulatuta egon behar dute (soilik EHUko ikasleen kasuan; HUHEZI eta Deustukoak 3. mailakoak ere izan daitezke), jarraian aipatzen diren ikasketetan: 

o   EHUko Kazetaritza edo Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua.

o   Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Gradua (gradu honetako ikasleek beka guztietan eman dezakete izena, ETBko Errealizazioan eta Grafismoan izan ezik).

o   Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Gradua (HUHEZI).

o   EHUko Publizitate Gradua (gradu honetako ikasleek eitb.net-en eman dezakete izena).

o   EHUko Arte Ederretako Gradua (gradu honetako ikasleek ETBko Errealizazioan edo Grafismoan baino ezin dute izena eman).

Izena eman nahi duten ikasleek web-inprimakia bete beharko dute. Euren lehentasunak adierazteko, lauki bi markatu beharko dituzte, 1 eta 2 zenbakiekin. Eskariarekin batera euskararen ziurtagira atxiki behar da. Epea 2020ko irailaren 24an amaituko da.

Beka hauei buruzko informazio guztia (hautaketa prozesuak, datak...) web orrian www.eitb.eus argitaratuko ditugu.

Eitbk eskaintzen dituen bekak

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB