EITB TALDEA
EITB Focus
Hauteskunde autonomikoen inguruko boto asmoari buruzko EiTB Focus, ostegunean
EiTB
Ostegunean, otsailaren 13an, emango du EiTBk inkestaren emaitzen berri irrati, telebista eta Interneten.
Ostegun honetan, otsailak 13, EiTB Focus inkestaren atal berri bat ezagutuko dugu, datorren apirilaren 5an egingo diren hauteskunde autonomikoetarako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek duten boto asmoarekin. EiTBko hedabideek 14:00etatik aurrera emango dituzte ezagutzera datuak, ETBko albistegietan, Radio Euskadin, Euskadi Irratian, Radio Vitorian eta eitb.eus-en.
Ostiralean (otsailak 14), EiTB Focus inkestaren bigarren ale batek PSOE eta Unidas Podemosen arteko koalizio gobernuaren inguruko iritziak jasoko ditu.
EiTB Focus inkestak Gizaker enpresak egin ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Guztira, 1.200 lagun elkarrizketatu dituzte urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra bitartean.