Itxi

EITB TALDEA

Goya sariak

EiTBren parte-hartzea duten 5 pelikulek Goya sarietarako 27 izendapen lortu dituzte

EiTB

'La trinchera infinita','Lo que arde', 'Ventajas de viajar en tren', 'El hoyo' eta 'Elcano y Magallanes, la primera vuelta al mundo' pelikulek jaso dituzte izendapenak.

  • 'La Trinchera Infinita' pelikularen irudia.

    'La Trinchera Infinita' pelikularen irudia.

EiTBren parte-hartzea duten bost pelikulek - La trinchera infinita, Lo que arde, Ventajas de viajar en tren, El hoyo eta Elcano y Magallanes, la primera vuelta al mundo - Goya Sarietarako 27 izendapen lortu dituzte. Horien artean, La Trinchera Infinita eta Lo que arde filmak pelikula onenaren saria jasotzeko lehian arituko dira, eta Elcano y Magallanes, la primera vuelta al mundo animazio pelikula onenaren hautagaia da. Goya sarien 34. edizioa urtarrilaren 25ean ospatuko da Malagan.

La Trinchera Infinita

Jose Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregi zinegile euskaldunek gidatuta, eta Antonio de la Torre eta Belén Cuesta aktoreak protagonista dituen La Trinchera Infinita pelikulak, 15 izendapen lortu ditu: pelikula onena, zuzendari onena, jatorrizko gidoi onena, jatorrizko musika onena, gizonezko aktore protagonista onena, emakumezko aktore protagonista onena, muntaia onena, arte zuzendaritza onena, jantzitegi diseinu onena, makillaje eta ile-apainketa onena, soinu onena, gizonezko errebelazio aktore onena, ekoizpen zuzendaritza onena, argazki zuzendaritza onena eta efektu berezi onenak.

Lo que arde

Oliver Laxek zuzendutako film honek lau izendapen lortu ditu: pelikula onena, zuzendaritza onena, emakumezko errebelazio aktore onena eta argazki-zuzendaritza onena.

Ventajas de viajar en tren

Aritz Morenok zuzendaritza berri onenaren izendapena jaso du, Luis Tosar, Pilar Castro eta Ernesto Alterio protagonista dituen Ventajas de viajar en tren bere lehen pelikula luzearengatik. Horrez gain, beste hiru izendapen jaso ditu: egokitutako gidoi onena, arte-zuzendaritza onena eta makillaje eta ile-apainketa onena. Guztira, lau izendapen.

El Hoyo

Galder Gaztelu-Urrutia zinegilea ere, zuzendaritza berri onenaren hautagaia da El Hoyo filmarengatik. Horrez gain, jatorrizko gidoi onena eta efektu berezi onenen izendapenak jaso ditu pelikulak.

Elcano y Magallanes, la primera vuelta al mundo

Historian lehen aldiz, Elcanok eta Magallanesek munduari eman zioten birari buruzko pelikulak animazio film onenaren izendapena jaso du.