EITB TALDEA
Saria
Bizkaired elkarteak EiTB nabarmendu du 2019ko Bizkaia Sarean sarietan
EiTB
Bizkaiko Enpresak Sarean elkarteak giza integrazioaren sailean EiTBri emandako saria Maite Iturbek jasoko du.
-
EiTBren Bilboko egoitzako fatxada nagusia. Argazkia: EiTB
Bizkaired Bizkaiko Enpresa Sarean elkarteak EiTB saritu du giza integrazioaren arloan egindako ahalegina nabarmenduz. Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak jasoko du saria datorren astelehenean, azaroaren 18an, 19:00etan, Bilboko Euskal Museoan izango den ekitaldian.
2011. urtetik, Bizkaired elkarteak Bizkaia Sarean sariak ematen ditu lurraldean diharduten enpresa, erakunde eta enpresariek hainbat alorretan egindako lana azpimarratuz. Aurten, EiTBrekin batera, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, SPRI, Kid's Kitcar, Atlas Molecular Pharma, Velatia, Gescrap, Ausarta Prima, Marian Lopez La Alegria Fundazioko presidentea eta Udiarriaga Garcia Itxarobide elkarteko presidentea izan dira sarituak, besteak beste.