EITB TALDEA
Sariak
Olatz Arrieta ETBko korrespontsalak Euskal Kazetariak saria jaso du
EiTB
Halaber, Elixabete Garmendia ETBko kazetari ohiak Ibilbide Profesionalaren saria jaso du.
Olatz Arrieta ETBk Bruselan duen korrespontsalak Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak banatzen dituen Euskal Kazetariak saria jaso du. Halaber, aurtengo edizioko sari-banaketa horretan Elixabete Garmendia ETBko kazetari ohia Ibilbide Profesionalaren sariarekin nabarmendu dute.
Golardoak banatzeko ekitaldia arratsalde honetan egin dute Bilbon. Kazetaritzako profesionalak, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta alderdi politikoetako ordezkariak izan dira bertan.
EiTBn korrespontsal jardun dituen 20 urteak nabarmendu dituzte Arrieta saritzerakoan. Europar Batasuneko, Amerikako Estatu Batuetako eta Errusiako geopolitikan aditua da kazetaria. 15 urte egin zituen AEBn eta Errusian lanean, eta 2013tik Bruselatik ematen du berri.
Elixabete Garmendia, berriz, euskal kazetaritzaren aitzindari gisa egindako lanarengatik gailendu dute.
Horrez gain, beste hainbat sari banatu ditu aurten Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak: Fotokazetaritza saria Juantxu Rodriguez argazkilariarentzat izan da, 'in memoriam'; Ingurune Kazetaritzako saria Julen Rekondori eman diote; Adierazpen Askatasunaren Jose Maria Portell saria Mugarik Gabeko Kazetariak gobernuz kanpoko erakundeak jaso du. Pertsonaia/Giza Instituzioaren saria Bizkaiko Elikagai Bankuarentzat izan da; eta Kazetaritza Digitala saria, berriz, Pikara Magazine aldizkari feministarentzat.