Itxi

EITB TALDEA

Lankidetza hitzarmena

EiTBk eta Ikastolen Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute

EiTB

Ikastolen jaiak sustatu eta bertan jazotzen den guztiaren berri emango du EiTBk.

  • Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusia eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria

    Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusia eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria

EiTBk eta Ikastolen Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute, asteazken honetan, Bilbon. Hartara, EiTB ikastolen jaietan egongo da eta jaien berri emango du irrati, telebista eta Internet bidez. EiTB, halaber, ikastolen ospakizunetako babesle nagusi izango da. Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak izenpetu dute akordioa.

EiTBk telebistan zabalduko ditu ikastolen jai ezberdinak iragartzeko egingo diren bideoklipak. Horrez gain, Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinezen jarritako gunetik emango dute berri taldeko irratiek. ETBko albistegiak ere ikastolen jaietan bertan izango dira jazotzen den guztia kontatzeko.

Orobat, Hiru3 klubak bere txokoa izango du eta ikuskizun eta jardun bereziak antolatuko ditu gaztetxoenentzat.

Lehenengo jaia Herri Urrats izango da, maiatzaren 12an, Senpereko lakuan. Ondoren Bizkaikoa, Ibilaldia, maiatzaren 19an izango da Lekeition, eta Araba Euskaraz ekainaren 16an Gasteizen. Urriaren 6an, berriz, Kilometroak Zarautzen ospatuko da eta urriaren 20an Nafarroa Oinez Tuteran.

Bestalde, eta hitzartutakoaren arabera, EiTBk Ikastola aldizkarian presentzia izaten jarraituko du aurrerantzean ere, bai paperezko eta bai euskarri digitalean ere, bere edukien berri emateko.