Itxi

prentsa oharrak

Martxoaren 18an

'Mugaldekoak', ostiral honetan, zinema-aretoetan

I.E.

Erredakzioa

Mireia Gabilondok eta Fernando Bernuesek zuzendu eta Tentazioak eta EITBk ekoitzitako filma estreinatuko da Donostia, Bilbo, Gasteiz, Madril eta Bartzelonan.

Telebistatik zinema-aretoetara egingo du jauzi ''Mugaldekoak''&' || 'nbsp; telesailak. Joan den urteko urrian emititu zen telesailaren azken atala ETB-1 katean eta ostiralean, martxoaren 18an, Donostia, Bilbo,&' || 'nbsp;Gasteiz, Madril eta Bartzelonako zinema-aretoetan ikusgai izango da telesailean oinarritutako Mugaldekoak filma. Mireia Gabilondok eta Fernando Bernuesek zuzendu dute filma eta Tentazioak eta EITBk ekoitzi dute.

Mugaldekoak filmak Bigarren Mundu Gerrara eta Comète sarearen historia nahiko ezezagunera hurbilduko gaitu. Iparraldea, Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko muga inguruko herri txiki batean, familia bat Alemaniako frontean eroritako hegazkin-gidariak jaso eta Ingalaterrara itzultzen laguntzeko helburu arriskutsua duen sare klandestino batean nahastuko da. Horretarako, Pirinioak zeharkatu beharko dituzte. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio honetako protagonisten bizitza aldatu egingo da sare horretako kide bihurtzean.

Euskal aktore askok parte hartu dute filmean. Horien artean, zuzendari eta aktore moduan lan egin duen Mireia Gabilondo, Isidoro Fernandez, Matxalen de Pedro eta Iñaki Beraetxe daude, besteak beste.

Mugaldekoak filma Barton Filmsek banatuko du eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan du.

Egin klik hemen trailerra ikusteko.
&' || 'nbsp;