Itxi

EITB TALDEA

Iruñerria

Zein herri hartuko ditu EiTBk Nafarroan egingo duen digitalizazioak?

Jarraian, Erreniegako eta Ezkabako hedapen zentroek barne hartzen dituzten herriak zerrendatzen dira, EiTBren sare analogikoaren digitalizazioaren lehen fasearen eraginpean egongo direnak, hain zuzen.

EiTBk Nafarroan egingo duen sare analogikoaren digitalizazioaren lehen fasea Iruñerrian egingo da. Ondoko herriek jasoko dute seinalea:

Ezkabako hedapen zentroa: Iruñea, Barañain, Zizur Nagusia, Berriozar, Burlata, Mutiloabeiti, Beriain, Atarrabia, Orkoien, Mutiloagoiti, Sarriguren, Uharte, Zizur Txikia, Noain, Arre, Ororbia, Olaz Txipia, Aratzuri Asterain

Erreniegako hedapen zentroa: Iruñea, Burlata, Antsoain, Atarrabia, Tafalla, Uharte, Erriberri, Noain, Gorraitz, Gares, Artika, Obanos, Miranda Arga, Mendigorria, Berbintzana, Cintruénigo, Milagro , Pitillas, Berriobeiti, Barasoian, Añorbe, Abartzuza, Garinoian, Berriogoiti, Faltzes, Ezkirotz, Olaz Txipia, Altzuza, Aitzoain, Badoztain, Puiu.

Kanalak jasotzeko:

LTD multiplexa 27V (Erreniega) eta 41V (Ezkaba) kateetan.

- ETB1 analogikoa 25V katean (Erreniega).

- ETB1 analogikoa 43V katean (Ezkaba).

Datozen asteotan ETB1en seinale analogikoa ere mantenduko bada ere, telebistak bersintonizatu beharko dituzte nahitaez Iruñerriko biztanleek. Etxe gehienetan dagoeneko LTD bidezko telebista kanalak ikusi ditzakte, beraz, bersintonizazioa arazorik gabe egin ahal izango dute. Bestelako kasuetan,aldiz, antenistarekin harremanetan jarri beharko dira.

Halaber, EiTBk unean unean jakinaraziko ditu Nafarroako Foru Erkidegoaren sare analogikoaren digitalizazioan emango diren urratsak. Horrez gain, erabiltzaileek euren zalantzak argitu ahalko dituzte EiTBko Bezeroaren Arreta Zerbitzuaren bidez.

EiTBko Bezeroaren Arreta Zerbitzua:

info@eitb.com eta eitb@eitb.com

94 656 3122