Itxi

EITB TALDEA

Irratian eta Interneten

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunarekin bat egingo du EiTBk

Astelehenean, azaroak 25, Radio Euskadin programazio berezia egingo dute efemeridearen harira, eta ETBko kateetako eta eitb.com webguneko ikurrak moldatuko dituzte.

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatuko da. EiTBk hainbat moduren bidez aldarrikatuko du.

Radio Euskadin, adibidez, horri bideratutako programazio berezia egingo dute. Tratu txarrak pairatu dituzten biktimen adierazpenak jasoko dituzte, besteak beste.

Horrez gain, ETBko kateetan eta taldeko webgunean ikur bereziak egongo dira ikusgai; hain zuzen, Egunaren zeinua den kolore morea gehituko zaie.