Itxi

EITB TALDEA

Epaimahaiaren sari berezia

Zinemaldian saritutako 'La Herida' filman esku hartu du ETBk

Euskal Telebistak produktore elkartu eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza zutela egin dute.

  • Fernando Franco zuzendaria saria jasotzen.

Pelikulak bi sari jaso ditu. Epaimahaiaren sari berezia eta Marian Alvarezentzat izan den emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra.

Fernando Francok zuzendu du eta Donostiako Kowalsky Filmseko Koldo Zuazuak ekoitzi.

Euskal Telebistak produktore elkartu gisa hartu du parte bertan, eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza izan du.