Itxi

EITB TALDEA

Maiatzetik aurrera

ETBSat, Internet bidez

Maiatzaren 1etik aurrera, Interneterako konexioa izatea nahikoa izango da ETBSat edozein txokotatik ikusi ahal izateko.

  • ETBSat

    ETBSat

Telebista Satelite bidez Europarako egiten den emisioa etengo du ETBSatek, maiatzaren 1ean. Hala ere, aurrerantzean, ikus-entzuleek edozein txokotatik jarraitu ahal izango dute, Internet bidez, katearen seinalea. www.eitb.com eta www.eitb.tv atarietan eta EiTBk Android eta IOS sistema eragileetarako sortutako aplikazioaren bidez ikusi ahal izango da ETBSaten eskaintza, zuzenean.

HDMI Telebistan ikusteko, ezinbestekoa da telebistak Interneterako konexioa izatea eta bateragarria izatea. Horrela bada, nabigatzailea ireki eta "www.eitb.com" edo "www.eitb.tv" helbidea idatzi behar da.

Telebista bateragarria ez bada, berriz, HDMI konexioaren bidez egin daiteke: telebista eta beste gailu bat HDMI Android usb HDMI http://es.dhgate.com eta http://es.aliexpress.comkablearen bidez lotu, eta, bigarren gailu hori zein den, modu batera edo bestera ikusi ahalko da seinalea telebistan. Android sistema eragilea badu,  APP bidez egingo da, eta, bestela, nabigatzailean "www.eitb.com" edo "www.eitb.tv" idatzita.

Telebistarik gabe, beti bezala, ordenagailu bidez ikus daiteke ETB-Saten zuzeneko streaming-a. Konexioa gailu eramangarrien bidez, hau da, tableten Aparailu eramangarriaketa sakelako telefonoez bidez, egin nahi bada, EITBren APPa erabili beharko da, Android zein IOS sistemetan. Gomendagarria da Interneterako konexio egoki eta egonkorra izatea.

Konexioak egiteko, teklatua eta sagua dituzten gailuak erabiltzea komeni da. Hari bidezkoek eta harigabeek, ‘wireless’ek eta ‘fly mouse’k, balio dute horretarako. USB bidezko konexioa ere egin daiteke.