Itxi

next station

next station

next station

Lehiaketa

Sortzaileak behar dira euskaraz eta 4K teknologian lehen serie digitala sortzeko

Eiken Klusterrak eta EITBk gidatutako Next Station plataformak ideien lehiaketa bat deitu du, proiektua 2018an filmatzeko.

Eiken Klusterrak eta EITBk gidatutako Next Station plataformak ideien lehiaketa bat deitu du, proiektua 2018an filmatzeko; Euskal sortzaileak behar dira euskaraz eta 4K teknologian lehen serie digitala sortzeko. Edonork har dezake parte lehiaketan; nahikoa da gizarte-sareen bidez proposamenaren bideo bat bidaltzea abenduaren 15a baino lehen.

Hiru hautatuek prestakuntza jasoko dute, eta haietako batek serie bat filmatzeko ametsa bete ahal izango du; ETBk emango du seriea eta nazioartean ere zabalduko da .

Euskadik serie digitalen alde apustu egitea erabaki du. XXI. mendeko entretenimendu-proposamen berria da serie digitalena, azken aldian alde batera uzten ari baita zinema, telebista eta ohiko formatuak. Horren erakusle da NEXT STATION plataforma, ikus-entzule berriei bideratutako ikus-entzunezko formatu berriak sortzeko laborategia.

Honako eragile hauek dira partaide Next Station plataforman: EIKEN (Ikus-entzunezkoen Euskal Klusterra), EITB eta hiru euskal ekoizpen-etxe (Media Attack, Develop Huyb eta J.O.K. films). Laguntzaileak, berriz, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskaltel, Eusko Jaurlaritza eta Mondragon Unibertsitatea dira. Plataforma publiko-pribatu hau talentu berrien alde ari da apustu egiten, eta komunikazio- eta informazio-teknologien goraldiarekin puri-purian diren ikus-entzunezko formatuak ari da bultzatzen.