Glasgowko klimaren goi-bilera 2022: eduki bereziak eta bizikleta ibilbidea

#EKIN_KLIMA

01:17

#EKIN_KLIMA

#EKIN_klima

"Gaur Egun", "Teleberri", "Kirolak" eta "Eguraldia", Sukarrietatik

EITB Media

#EKIN_klima kanpainaren baitan, eta Glasgowko goi-bileraren azken txanpan, Urdaibaiko AZTIren egoitzatik emitituko dira lau saioetako eguerdiko edizioak.

  • Africa Baeta, Urdaibain Teleberria hasi baino lehen. Argazkia: EITB Media

    Africa Baeta, Urdaibain Teleberria hasi baino lehen. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur, eta #EKIN_klima kanpainaren baitan, Sukarrietatik egingo dituzte "Gaur Egun", "Teleberri", "Kirolak" eta "Eguraldia" saioetako eguerdiko edizioak ETB1en eta ETB2n. Zehazki, AZTIren Sukarrietako egoitzatik emitituko dira.

Hala, eta Glasgowko klimaren goi-bileraren azken txanparekin bat eginez, Euskal Telebistako albistegi, kirol eta eguraldiko informazio tarteak kalera aterako dira, eta Urdaibaiko AZTIren egoitza aukeratu dute emanaldiak egiteko, biosfera erreserban.

'Eguraldia' saioako aurkezleak

'Eguraldia' saioko aurkezleak

Izan ere, zentro zientifiko eta teknologikoa da AZTI, eta inpaktu handiko eraldaketa proiektuak gauzatzen ditu Nazio Batuen 2030 GIHekin bat datozen erakundeekin. Bere helburua da "pertsonen etorkizunerako aldaketa positiboa bultzatzea, gizarte osasuntsu, iraunkor eta oso bat lortzen laguntzeko", eta itsas ingurunean eta elikaduran daude espezializatuta.

Lan hori nabarmendu eta bizi dugun larrialdi klimatikoaren aurrean gure biodibertsitatea zaintzeko beharra azpimarratzeko asmoz, Urdaibain kokatutako Sukarrietako egoitza horretatik emango digute eguneko aktualitatearen berri, zuzenean eta, nola ez, Glasgowko klimaren goi-bileran arreta berezia jarrita.

Izan ere, azaroaren 1etik COP26 goi-bileraren jarraipen zabala ari da egiten EITB telebista zein irratietako albistegi eta saioetan, baita Interneten ere. ETBren kasuan, Iñaki Esnal bidali berezia ari zaigu egunero Eskoziako hirian gertatzen denaren berri ematen, eta aurreikuspena da Hodei Arrausi kazetaria ere asteazken honetan bertan iristea Glasgowra, Bilbo eta Glasgow arteko bidaia bizikletan, trenean eta ferryan egin ostean. Guztira 2.831 kilometro izango dira, 12 egunetan, "0 isurketa" lelopean, eta bidaiaren inguruko guztia EITBren medio eta leiho ezberdinetan jarraitu daiteke, argazki, erreportaje eta kronika ezberdinekin. Bidaldiaren nondik norakoak mapa interaktibo batean bilduta daude.


Hodei Arrausi

Hodei Arrausi

Programazio berezia ETBn klima-aldaketaren inguruan

Gainera, aste hauetan zehar, ingurumena eta goi bilera hizketagai ari dira izaten "En Jake", "Biba Zuek!", "Ahoz Aho", "Nos Echamos a la Calle" (Punto verde tartearen bitartez) eta "Teknopolis" saioetan, besteak beste. Asteburu honetan goi bilera izan da ildo nagusia Elhuyar Fundazioaren saioan, eta azaroaren 13 eta 14an larrialdi klimatikoari aurre egiteko estrategiak ere landuko dituzte.

Halaber, Euskal Telebistak aurrera darrai klima-aldaketaren inguruko dokumentalen programazio bereziarekin eta aste honetan Plastikotan itotzen (Drowning in plastic), Lotsa (Vergüenza) eta Ondorio deseroso bat: egia boterera (An inconvenient sequel: Truth to power) lanak eskainiko dira.

#EKIN_klima kanpaina

EITBk bat egin du larrialdi klimatikoaren gaiarekin, azaroaren 12ra bitartean Glasgown egiten ari diren goi bileraren karietara. Hala, komunikazio kanpaina berezi bat abiatu du EITBk #EKIN_klima lelopean, hainbat ekimen sustatuz.

eitb.eus/klima webgune berezia jarri da martxan, #EKIN_klima ekimenaren inguruko eduki guztiekin eta Glasgowko goi bileraren informazioarekin.

#EKIN_klima

#EKIN_klima

#EKIN

Klima-aldaketaren erronkari aurre egiteko kontzientziazio kanpaina eta ekimen sorta hau izango da Ikus-Entzunezko Taldeak guztioi eragiten digun kausa sozial horri egingo dion ekarpena. Hain zuzen ere, EITBk martxan jarritako #EKIN_ ekimenaren lehen kausa da larrialdi klimatikoa. Hala, euskal gizarteak dituen kezkei arreta berezia jarriko die Euskal Irrati Telebistak datozen hilabeteotan eta horretarako #EKIN_(+ kausaren izena) kontzeptua erdigunean duen egitasmoa jarri du martxan. Horren bidez, gure gizartean ekiteko beharra azpimarratu nahi du, gure gizartea eraldatu eta hobetzeko.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.