Glasgowko klimaren goi-bilera 2022: eduki bereziak eta bizikleta ibilbidea

#EKIN_KLIMA

11:51

#EKIN_KLIMA

#EKIN_klima

Hodei Arrausik ekin dio Bilbo eta Glasgow arteko bidaiari, '0 isurketa' helburuarekin

EITB Media

12 egunetan 2.831 kilometro egingo ditu, bizikleta, trena eta ferrya erabilita; aurreikuspena da azaroaren 10ean iristea Glasgowra. Bidaia EITBren albistegi eta programetan, #EKIN_klima webgunean eta sare sozialetan jarraitu ahal izango dugu.

1:55
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Larrialdi klimatikoaren aurrean eta Glasgowko COP26 goi-bileraren harira EITBk martxan jarri duen #EKIN_klima kanpainaren baitan, larunbat honetan Bilbo eta Glasgow arteko bidaiari ekin dio Hodei Arrausi kazetariak, "0 isurketa" lelopean.

Urriaren 30an EITBren Bilboko egoitzatik irten da Hodei, Glasgown egingo duten klima aldaketaren inguruko goi-bilerara azaroaren 10ean heltzeko. Hala, 12 egunetan 2.831 kilometro egingo ditu bizikleta, trena eta ferrya erabilita, eta asmoa da bidaian ahalik eta CO2 isurketa gutxien egitea. Sei bat atal bizikletan egingo ditu eta beste zazpi inguru, berriz, trenean.

Hodei Arrausi

Hodei Arrausi

Glasgowra iritsi bitartean, hainbat tokitatik igaroko da, tartean Hendaia, Nantes, Caen, Portsmouth, Totnes, Nottingham, Manchester eta Aberdeen. Bidaian zehar hiri handiak eta herri txikiak gerturatzen saiatuko da, klima-aldaketaren konplexutasuna agerian uzteko. Biodibertsitatearen krisia, krisi energetikoa eta krisi soziala ere jorratuko ditu, eta larrialdi egoera honi aurre egiteko lanean dauden proiektu eta pertsonak ere gertutik ezagutuko ditu.

#EKIN_klima kanpainaren baitan Hodei Arrausik egingo duen ibilbidea.

#EKIN_klima kanpainaren baitan Hodei Arrausik egingo duen ibilbidea.

Hodeik bidaiaren eguneroko kronika egingo du ETBko albistegietan, baita programetan, irratian eta webean ere. Bestalde, ibilbidean zehar Hodeik bost erreportaje egingo ditu, azaroaren 5tik 9era bitartean ikusgai izango direnak.

Bidaian lagun izango ditu Amane Iglesias kameraria eta Amaia Larruzea kazetaria, eta azken horrek bereziki publiko gazteenari hurbilduko dio ekimena, sare sozialen bidez. Hala, bidaiaren bitakora-digital bat egingo dute, eta #BilboGlasGOw! traola erabilita mundu osoari kontatuko diote bidaian gertatutakoa, ikusitakoa, ikasitakoa eta ezagututako jendea.

Hodei Arrausi, Amane Iglesias eta Amaia Larruzea

Amane Iglesias, Amaia Larruzea eta Hodei Arrausi

Bidaldiaren nondik norakoak mapa interaktibo baten bitartez jarraitu ahal izango ditugu, eta etapa bakoitzaren inguruko informazioa izango dugu bertan. CO2 isurketa zenbatekoa izan den erakutsiko du ere.

eitb.eus-ek webgune berezi bat du Glasgowko goi bileraren eta EITBren #ekin_klima ekimenaren inguruko informazio eta eduki guztiekin: eitb.eus/klima.

#EKIN_klima

EITBk bat egingo du larrialdi klimatikoaren gaiarekin udazken honetan, azaroaren 1etik 12ra egingo den Glasgowko goi bileraren karietara. Hala, komunikazio kanpaina berezi bat egingo du #EKIN_klima lelopean, hainbat ekimen sustatuz.

#EKIN_klima kapainaren irudia

#EKIN_klima kapainaren irudia

Klima-aldaketaren erronkari aurre egiteko kontzientziazio kanpaina eta ekimen sorta hau izango da Ikus-Entzunezko Taldeak guztioi eragiten digun kausa sozial horri egingo dion ekarpena. Hain zuzen ere, EITBk martxan jarritako #EKIN_ ekimenaren lehen kausa da larrialdi klimatikoa. Hala, euskal gizarteak dituen kezkei arreta berezia jarriko die Euskal Irrati Telebistak datozen hilabeteotan eta horretarako #EKIN_(+ kausaren izena) kontzeptua erdigunean duen egitasmoa jarri du martxan. Horren bidez, gure gizartean ekiteko beharra azpimarratu nahi du, gure gizartea eraldatu eta hobetzeko.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.