Itxi

X-eitb maratoia-X

X-eitb maratoia-X

EiTB MARATOIA

Saria

EITB Maratoiak BilbaoCentro elkartearen Indautxu Saria jaso du gaur, gizartearen aldeko lanagatik

EITB Media

Juan Ignacio Vidarte ere saritu dute, Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendaritzan egindako ibilbideari aitortza egiteko. Sari-banaketan Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusia eta Isabel Octavio Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendaria izan dira.

  • BilbaoCentro elkartearen Indautxu Sarien banaketa ekitaldiko irudia

    BilbaoCentro elkartearen Indautxu Sarien banaketa ekitaldiko irudia

Astearte honetan, uztailak 16, 2024ko Indautxu Sariak banatu ditu BilbaoCentro enpresa elkarteak, eta EITB Maratoiak jaso du horietako bat, gizartearen alde egiten duen lanari aitortza gisa. XIV. edizio honetan Juan Ignacio Vidarteri ere eman diote golardoa, Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendaritzan egindako ibilbidea saritzeko. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusia; Isabel Octavio Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendaria; eta Luis Manuel Martín, Promozio eta Irudi burua.

"EITB Maratoia proiektu solidario historikoa da: 2000. urtean hasi zuen ibilbidea, eta hainbat kausari ikusgarritasuna eman dio", nabarmendu du BilbaoCentrok. Hain juxtu ere, EITB Maratoiaren helburu bikoitzean jarri dute arreta: sentsibilizazioa eta ikerketarako dirua biltzea.

EITBk jaso duen saria

EITBk jaso duen saria

Joan den urtean 1.228.290 euro lortu zituen EITB Maratoiak minbiziaren aurkako ikerketarako, eta marka historikoa hautsi zuen diru-bilketan, parte-hartzean eta elkartasunean. Gizartearen elkartasunari esker, gainera, aurreko edizioetan 8,56 milioi euro bideratu ahal izan dira 127 ikerketa-proiektutara. Aurtengoa, berriz, berezia izango da, 25 urte beteko baititu EITB Maratoiak.

Ibilbide horretan zehar, hainbat sari jaso ditu. Hala, ekimenaren bokazio solidarioa aitortu dute aurretik ONCEren 2021eko Sari Solidarioak eta Antonio Menchaca Fundazioaren 2022ko Elkartasunaren Sariak, besteak beste; horiei gehituko zaie BilbaoCentro Fundazioaren aitortza berri hau.

Indautxun ospatzen den Karmengo egunarekin bat egin du beste behin BilbaoCentrok, Indautxu Sarien XIV. edizioarekin. Aurretik, besteak beste, Bilbao Basket, Kerman Lejarraga, Aste Nagusia, Athletic Fundazioa, Euskalduna Jauregia, BEC!, Cáritas eta El Consorcio ere saritu izan dituzte.