Itxi

X-eitb maratoia-X

X-eitb maratoia-X

EiTB MARATOIA

Haur minbizia

Non erosi daitezke EiTB Maratoiko produktu solidarioak?

EiTB

Buff solidarioa eta Tote Bag poltsa salgai daude EiTB dendan (on-line).

  • EiTB Maratoia produktu solidarioak

    EiTB Maratoia produktu solidarioak

EiTB Maratoia indarberrituta dator 2019an, haur minbiziaren ikerketa ardatz hartuta. Hala, hainbat ekimen abiatu ditu, tartean produktu solidarioen salmenta. Zehazki, Tote Bag poltsa (10 euro) eta buff solidarioa (8 euro) jarri ditu Maratoiak salgai, horiekin haurren minbiziaren kontrako tratamendu berrien ikerketan laguntzeko. EiTB dendan (on-line) eskuratu daitezke.

Halaber, hilabete hauetan Eroski hipermerkatuetan ere egon dira bi produktuak salgai, eta buff solidarioa hainbat Forum dendatan ere erosi ahal izan da. Zehazki, honako saltoki hauetan egon da eskuragai:
Gipuzkoa: Donostia (La Bretxa, Garbera) eta Usurbil (Urbil).
Bizkaia: Leioa (Artea), Basauri (Bilbondo), Barakaldo (Megapark) eta Bilbo (Campuzano).
Araba: Gasteiz (Boulevard).

Kirolariek erabili ohi dituzten buff-ak ezinbesteko bihurtzen dira kimioterapia tratamenduan dauden haurrentzat, burua estaltzeko. Hala, EiTB Maratoiak gonbidapena egin die herritarrei buff solidarioa eskuratu eta ekimenean laguntzeko, norberaren argazkia #EiTBMaratoia traolarekin partekatuz.

Produktu solidarioak aipatutako saltoki eta denda horietan salgai jartzeaz gain, EiTB Maratoiak salmentarako stand propioa jarri du zenbait ekitaldi berezitan: EiTB Jaia 2019, Behobia-Donostia lasterketa, Besarkada Solidarioa Guggenheim Bilbao Museoari, 'Vitoria-Gasteiz Spinning EiTB Maratoia' eta 'Lau Teilaturen bertsiorik onena', Ahotsak saioko finalistekin, besteak beste.

EiTB Maratoia, euskal gizarte osoari zuzendutako proiektua

Orain arte abenduan egiten zen maratoiaren sentsibilizazio eta elkartasun kanpaina. Alabaina, hemendik aurrera, denbora tartea zabalduko du eta ekintza gehiago antolatuko dira, euskal gizarte osoaren parte-hartzea sustatu asmoz. Horri lotuta, EiTB Maratoiak egitasmo handi baten parte izateko gonbidapena luzatu dio euskal gizarteari, haurren minbiziaren kontra borrokatzeko: inoiz egin den 'Lau teilatu' abestiaren bertsiorik onena sortzea.

Horrez gain, Maratoiak euskal gizarteko elkarte eta pertsonaia ezagunek emandako 200 objektu inguru jarri ditu enkantean.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Minbizia