2024ko elkartasun maratoia, gaixotasun kardiobaskularrak ikertzeko diru-bilketa - EITB Maratoia

EiTB MARATOIA

13:22

EiTB MARATOIA

Emaitza

330.000 euro bildu ditu biriketako minbiziari buruzko EiTB Maratoiak

EITB

Gaur eta bihar, telefono lineak zabalik jarraituko du, eta Internet bidez, eitb.eus-en, urtarrilaren 31ra arte, ekarpenak egin ahal izango dira.

  • EiTB Maratoia

    EiTB Maratoia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Airea, biriketako minbiziaren aurka lelopean, EiTB Taldeko komunikabideek (Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea, EiTB Musika eta eitb.eus) biriketako minbiziaren inguruko informazio eta sentsibilizazio kanpaina aurrera eraman zuten atzo, abenduak 13, eta 330.000 euro bildu dituzte orain arte. Elkartasun maratoiaren bidez, egun osoan zehar diru-laguntzak batzeko ahalegin berezia egin zuen EiTBk, telebista, irrati eta Internet bidez.

150 pertsona ezagunetik gora aritu ziren atzokoan 902 54 25 25 telefonoa hartzen. Horrez gain, eitb.eus bidez eta Kutxabankeko 2095 0611 00 9109513824 kontuan ere jaso ziren ekarpenak. Kopuruak gora egin dezake oraindik, larunbat iluntzeko 22:00ak arte telefonoa zabalik egongo delako eta urtarrilaren 31ra arte Interneten ekarpenak egin ahal izango direlako.

Euskal gizarteak berriz ere elkartasunaren alde borrokatzeko ahalmena erakutsi du, biriketako minbiziaren kontrako EiTB Maratoiaren alde partaidetza zabala eskainiz.

Urtero bezala, emakumeak izan dira gehien deitu dutenak, eta aurten, gainera, bikoiztu egin dute gizonezkoen kopurua, bai deiei dagokienez eta baita diru-ekarpenei dagokienez ere.

Lurraldeka, Bizkaia nabarmendu da dei kopuruan, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroaren aurretik. Guztira 3.635 dei jaso dira: Bizkaitik 1.646, Gipuzkoatik 1.560, Arabatik 262 eta Nafarroatik 140. Iparraldeko, Errioxako, Kantabriako eta Burgosko deiak ere izan dira aurten.

Diru-ekarpenei dagokienez, Gipuzkoa eta Bizkaia nabarmendu dira, biak ala biak kopuru berdintsuarekin. Banakako ekarpenen artean, 50 eta 100 euro bitartekoak izan dira ohikoenak, baina 1.000 eurotik gorako batzuk ere izan dira. Handiena 1.800 eurokoa izan da.

Ekarpenek minbiziaren prebentzioan eta ikerkuntzan lagunduko dute, BIOEF-Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioaren bidez. BIOEF Fundazioak deialdi publikoa egingo du, ondoko ekintza hauek aurrera eramateko: ikergaiari buruzko ikerketa-proiektu onenak hautatu eta etorkizunera begira aukera gehien ematen dituzten ikerketa-ildoak sendotzea. I+G+B proiektuak ebaluatzeko agentzia ofizial batek aztertuko ditu proiektuak, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren mendekoa den Ebaluazio eta Prospektiba Agentzia Nazionalak (ANEP), hain zuzen ere. Azterketa horren arabera, proiektuei puntuak eman eta sailkapena osatuko da.

Bide batez, aurtengo elkartasun maratoian parte hartu duten guztiei euren laguntza eta kolaborazioa eskertu nahi die EiTBk: diru-ekarpenak egin dituzten herritar anonimoei, gaixoen elkarteei, osasun alorreko profesional eta ikertzaileei, eta, bereziki, kanpainako protagonistei, euren partaidetza eta EiTB Maratoiaren aurpegia izateagatik. Guztien laguntza ezinbestekoa izan da aurtengo EiTB Maratoia egiteko. Eskerrik asko!

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.