2024ko elkartasun maratoia, gaixotasun kardiobaskularrak ikertzeko diru-bilketa - EITB Maratoia
Gaixotasun kardiobaskularrak izango dira aurten EITB Maratoiaren ardatza. Edizio honetan biltzen den dirua hori ikertzeko izango da. Ekarpena online egin nahi baduzu, hemen egin dezakezu, Caixabank-en plataforma erabiliz. Eskerrik asko!
Titulartasuna: Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioa (BIOEF).
Mesedez, ekarpena egitean, idatzi zure izen-abizenak, NAN zenbakia eta zein probintzia/lurralde duzun bizileku, 182 eredua (jasotako dohaintzena) bete eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarako agiria egin ahal izateko.
Ekarpena egiten duzunean egin ezean, 2025eko urtarrilaren 15a baino lehen egin, mesedez, admon@bioef.eus helbidera idatzita, garaiz eta behar bezala egin ahal izateko (2024ko ekarpenei dagokiena 2025eko urtarrila bukatu baino lehen egin behar da).
Dohaintzak edizio honetako EITB MARATOIAren kausa ikertzeko erabiliko dira, 2025eko martxoaren 31ra arte egindako dohaintzen guztizko zenbatekotik soberakinik badago, EITB MARATOIAren hurrengo edizioko kausa mediko solidariora bideratuko da.
Egin dohaintzaEITB TALDEA
Horrela abestu eta dantzatu dute ''Eskutitza'' kanta EITBren Bilboko egoitzako aurkezleek
EITB MEDIA
"Egun On", "Eguraldia", "En Jake", "Teleberri", "Gaur Egun", "Kirolak", "Boulevard", "Distrito Euskadi"… Guztiek batu dituzte ahotsak eta eskuak, eta bat egin dute EITB Maratoiaren erronkarekin.
EITB TALDEA
Miramongo EITBko aurpegi ezagunek bihotzak emozioz taupaka jarri dituzte ''Eskutitza'' abestiarekin
EITB MEDIA
EITB Maratoiak gaixotasun kardiobaskularrei jarri die arreta aurten, Entzun bihotzari lelopean eta Hemendik At taldearen "Eskutitza" abestiak lagunduta. Bideoak Zure bertsiorik onena atalera igo daitezke.
EITB TALDEA
EITB MEDIA
Bilboko auzo historikoen sustapenean lan egiten duen Bilbao Historiko elkarteak bihotz handiko enpresa eta erakundeei egiten dien errekonozimendua da.
Erlazionatutako edukiak:
EITB Maratoia, 25 urte gaixotasunen aurkako borrokan laguntzen
EITB MEDIA
Dagoeneko 25 edizio dira, herritarren elkartasuna sustatu eta bi esparrutan lan egiten: sentsibilizazioa eta ikerketa. Eta hori guztia, bihotzetik, edizio seinalatu honetan elementu nagusi izango den bihotz handi horretatik.
EiTB MARATOIA
EiTB MARATOIA
EITB Maratoiaren aurkezpena Bilbon, Osasun Kardiobaskularren SEC24 Kongresuan
EITB MEDIA
Bizkaiko hiriburuko Euskalduna Jauregian, 4.000 aditu inguru bilduko dira larunbatera arte, Espainiako Kardiologia Elkarteak (SEC) antolatuta, eta, testuinguru horretan, kongresuaren antolatzaileek eskainitako aukera aprobetxatu nahi izan du Maratoiak ekimen solidarioa bertan aurkezteko.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa