Bertso kateak
Bertso katea
Egunero-egunero jende gehiago batzen dugu COVID-19ari aurre egiteko.
Pandemiako lehen zalantzak,
minak, galderak, izua…
agian honek zentzatuko du
gure ibilera itsua.
Guztiok soa luza dezagun
oraingo minaz harago,
tunel beltz honen azken luzean
argi izpi bat badago.
Adiskidantzak, elkartasunak
atera gaitu aurrera,
galduta egon gintezke baina
beti guztiok batera.
Gure ezinak grinaz eginak,
bat ginen eta bat gara,
estutasunak zinezkoago
bihurtzen du besarkada.
Ez negar egin
gu elkarrekin
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa