2024ko elkartasun maratoia, gaixotasun kardiobaskularrak ikertzeko diru-bilketa - EITB Maratoia
EITB TALDEA
Orbelen gainean, bihotz erraldoia irudikatu dute Tallu Mendizale Kirol Klubeko lagunek
EITB MEDIA
Mungia eta Mungialdeko mendi talde honetako kideek bat egin dute EITB Maratoiarekin, eta bihotz erraldoia irudikatu dute Txintxularra, Astaiz eta hiru Burbonetatik ibilaldi ederra egin bitartean. Anima zaitez eta bat egin erronkarekin!
''Quedate'' saioko lantaldeak bat egin du EITB Maratoiarekin, abestiaren bideoklip animatu honekin
EITB MEDIA
Leire Torre eta Diego Ayus buru dituztela, kolaboratzaileak "Eskutitza" abestera animatu dira, Leire Martinez eta Martin Urrutiak interpretatutako bertsioa oinarri izanda. Egin bat erronkarekin eta bidali zure bideoa!
Ukelelea eskuan, “Eskutitza” abestiaren bertsio ederra prestatu du Janire Uragak
EITB MEDIA
Abantotik bidalitako bideo polit honetan, Hemendik At taldearen abestia kantatu du Janirek, gaixotasun kardiobaskularren ikerketan laguntzeko asmoz. Anima zaitez eta bat egin EITB Maratoiarekin!
EITB TALDEA
Horrela abestu eta dantzatu dute ''Eskutitza'' kanta EITBren Bilboko egoitzako aurkezleek
EITB MEDIA
"Egun On", "Eguraldia", "En Jake", "Teleberri", "Gaur Egun", "Kirolak", "Boulevard", "Distrito Euskadi"… Guztiek batu dituzte ahotsak eta eskuak, eta bat egin dute EITB Maratoiaren erronkarekin.
EITB TALDEA
Miramongo EITBko aurpegi ezagunek bihotzak emozioz taupaka jarri dituzte ''Eskutitza'' abestiarekin
EITB MEDIA
EITB Maratoiak gaixotasun kardiobaskularrei jarri die arreta aurten, Entzun bihotzari lelopean eta Hemendik At taldearen "Eskutitza" abestiak lagunduta. Bideoak Zure bertsiorik onena atalera igo daitezke.
Gaixotasun Kardiobaskularrak
EITB MEDIA
Erlazionatutako edukiak:
EITB Maratoiaren webgunean eskuragarri dago karaoke bertsioa. Proposamenik original, dibertigarri edota hunkigarrienak EITBko albistegi eta saioetan emango dira azaroaren 12tik aurrera.
EiTB MARATOIA
EITB MEDIA
Grabatu bideoa bihotz bat osatuz, Leire Martinezek eta Martin Urrutiak Hemendik At taldearen abesti ezagun honekin egindako bertsioa baliatuta, eta bidal iezaguzu EITB MARATOIAren parte izan zaitezen.
EITB Maratoia, 25 urte gaixotasunen aurkako borrokan laguntzen
EITB MEDIA
Dagoeneko 25 edizio dira, herritarren elkartasuna sustatu eta bi esparrutan lan egiten: sentsibilizazioa eta ikerketa. Eta hori guztia, bihotzetik, edizio seinalatu honetan elementu nagusi izango den bihotz handi horretatik.
EITB Maratoiaren aurkezpena Bilbon, Osasun Kardiobaskularren SEC24 Kongresuan
EITB MEDIA
Bizkaiko hiriburuko Euskalduna Jauregian, 4.000 aditu inguru bilduko dira larunbatera arte, Espainiako Kardiologia Elkarteak (SEC) antolatuta, eta, testuinguru horretan, kongresuaren antolatzaileek eskainitako aukera aprobetxatu nahi izan du Maratoiak ekimen solidarioa bertan aurkezteko.
EiTB MARATOIA
EiTB MARATOIA
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa