EITBk Donostian antolatuko du CIRCOM regional kongresua 2023

CIRCOM

07:07

CIRCOM

Aliantzak

Europako tokiko telebista publikoak etorkizuneko erronkak aztertzen ari dira Donostian

EITB MEDIA

"We Talk, We Listen, We Share" izenburupean, transformazio digitala nola gauzatu edo publiko gazteari nola hurbildu aztertuko dituzte, besteak beste.

  • CIRCOM Regional 2023 biltzarraren inaugurazioa

    CIRCOM Regional 2023 biltzarraren inaugurazioa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

EITBk eta CIRCOM Regional elkarteak antolatuta, Europako Zerbitzu Publikoko Eskualde Hedabideen 39. Biltzarra egiten ari da Donostian. We Talk, We Listen, We Share izenburupean, gaurkotasuneko gaiak jorratuko dituzte, besteak beste, kazetaritzarekin, transformazio digitalarekin, zerbitzu publikoarekin eta gazteekin lotuta. Ukrainako gerra eta ikus-entzunezko komunikabideen jarduna ere izango da hizpide Kursaal Jauregian egingo dituzten hitzaldietan.

Horrez gain, 2023ko Prix CIRCOM Regional sariak banatu dituzte, Tabakaleran, eta Europako eskualdeetako telebista publikoek ekoitzitako ikus-entzunezko ekoizpen onenak saritu dituzte bertan. Hitzaldiak eta sari-banaketa zuzenean jarraitu ahal izan dira, streaming bidez, eitb.eus-en CIRCOM Regional webgune berezian.

Iñigo Urkullu lehendakariak CIRCOM Regional Europako Telebisten Eskualdeko 39. Biltzarra inauguratu zuen asteazkenean Donostiako Miramar Jauregian. Bertan izan ziren, halaber, Andoni Aldekoa, EITBko zuzendari nagusia; Eivind Undrum Jacobsen, CIRCOM Regional erakundeko presidentea; Nekane Arzallus, Donostiako Udaleko lehen alkateordea; eta Andoni Iturbe, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuordea.

Lehendakariaren esanetan, tokiko telebisten "lehiakortasun abantaila" da ikus-entzuleen hizkutza bera erabiltzen dutela. Horren ildotik, EITBk "zerbitzu integrala, gertukoa eta objektiboa" eskaintzen duela azimarratu du. Era berean, Euskal Irrati Telebista "euskara sustatzeko lanabes eraginkorretakoa" dela gaineratu zuen.

Kursaal Jauregiko hitzaldiek zortzi herrialdetako 20 bat hizlari bilduko dituzte. Horien artean dago Unai Iparragirre ETBko zuzendaria, EITB, building value for an ever-evolving Basque society konferentzia eskaintzeko.

0:00

EITBren eta CIRCOMen arteko elkarlana

EITB 2022ko maiatzetik ari da CIRCOM Regional elkartearekin lanean ekitaldi hau antolatzen, CIRCOMeko kide diren eskualde telebista publikoetako 200etik gora ordezkari izango baitira Donostian, 29 herrialdetatik etorritakoak.

CIRCOM Regionalen helburuen artean dago kideen arteko lankidetza sustatzea eta garatzea, programak elkarrekin ekoiztea eta trukatzea, eta Europa osoan kazetari eta teknikarien lanbide-heziketa indartzea. Eragina duen erakunde publiko gisa, EITB harremanetan dago Europako proiektuaren eraikuntzan parte hartzen duten erakunde ofizialekin, eta haiekin elkarlanean aritzen da. Hain zuzen ere, elkarlan horren baitan kokatzen da CIRCOMekiko aliantza, eta horrek arlo komunetan lan egiten laguntzen du, besteak beste demokrazian eta askatasunean, berdintasunean eta aniztasunean, garapen teknologikoan eta ekoizpen birtualean, ikus-entzunezko ekoizpen "berdean", lankidetzan eta aliantzetan, eta Europako balio eta nortasuna eraikitzen, EITB 2030 Estrategian adierazitako helburuekin bat etorriz.

EITBk CIRCOM Regionalen 39. Urteko Biltzarra antolatuko du aurten. Laguntzaile dira Agile Content eta Euskadi Basque Country.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.