12:11

eguraldia

Eguraldiaren iragarpena

Hodeiak nagusi arratsaldean, eta euria ere bota dezake

Erredakzioa

Herrizaingo Sailak haizeteen abisu horia kendu eta olatuena ezarri du. Tenperatura maximoak ez ditu 17 graduak gaindituko.

  • Eguraldia Euskadi | Hodeiak eta euria izango dira Euskadin

    Haizeak gogor jo du goizean. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskalmeten arabera, ostegunean eguraldiak txarrera egin du. Hego-mendebaldeko haizeak joko du eta egunaren lehen partean oso zakar gainera. Arratsaldean mendebaldetik etorriko da eta indarra galduko du.

Zeruari dagokionez, fronte bat iritsi da eta berarekin lainoak eta euria ekarri ditu, batez ere iparraldean. Tenperatura aurreko egunarekin konparatuz apur bat jaitsiko da.

Eusko Jaurlaritzak haizeteengatik deitutako abisu horia kendu du 12:00etan eta olatuena aktibatu du gauerdira arte. Lau metrorainoko olatuak izango dira.

Ostirala

Ostiralean lainoak eta eguzkia tartekatuko dira, eta hego-mendebaldeko haize zakarrarekin jarraituko dugu. Zerua ez da erabat urdin egongo, baina hala ere ostarteak zabalak eta ugariak izango dira eguneko ordurik gehienetan.

Bestalde, hego-mendebaldeko haizeak indarrez joko du. Ondorioz, termometroak igo egingo dira eta beroenak kosta partean 20 ºC-ra helduko dira, barnealdean beherago geldituko dira.

Larunbata

Larunbatean ezegonkortasuna izango dugu. Fronte berri bat helduko da gurera, baina oraingoan hegoaldetik, eta hego-partean hodeiak ugariak izango dira eta euria egingo du. Kantauri isurialderaino hodei gutxiago helduko dira eta euria egiteko arriskua askoz txikiagoa izango da.

Goizean hego-haizea bizi ibiliko da, eta arratsaldean indarra galduko du eta norabide aldakorrarekin geldituko da.


Iruzkinak