09:00

eguraldia

Denboralea Nafarroan

Nafarroako sei errepide itxi dituzte euriteengatik

Erredakzioa

Gehienbat, lur-jausiek eragin dute itxierak. AEMETek bertan behera utzi du alerta gorria baina horia mantendu du datozen 12 orduetan metro karratu bakoitzeko 80 litro pilatu daitezkeelako.

00:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

A-21 autobidea (Iruña-Jaka), Ledeatik Esara doan tartea, larunbat gauean itxi dute, azken egunetako euriteen ondorioz izan diren lur-jausiengatik. 42 eta 47 kilometroen artean itxita dute errepide hau eta trafikoa errepide zaharretik bideratu dute.

Halaber, Nafarroako Foru Erkidegoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, errepide sareko bigarren mailako beste bost errepide itxi dituzte: NA-2011, Zaraitzutik Frantziaraino, Larrauko mendikatean (elur-jausien ondorioz); NA-2130, Gorzatik Bidankozeraino, Igal parean (zulo batengatik); NA-5340, Zangozatik Kasedaraino, 1,5. kilometroan (urak gainezka egin duelako); NA-126, Tuteratik Deustiaraino, 3. kilometroan (lur-jausi baten ondorioz); eta NA-5332, Pitillasetik Murillo el Cuenderaino (erreka batek ubidetik atera delako).

Estatuko Meteorologia Agentziak bertan behera utzi du Piriniotan ezarritako alerta gorria baina alerta horia mantendu du Nafarroa osoan, datozen 12 orduetan metro karratu bakoitzeko 80 litro pilatu daitezkeelako.

Iruzkinak