eguraldia
Meteorologia
Erredakzioa
Ostegunean eta ostiralean euria izango da nagusi, eta indartsua eta ekaiztsua izan daiteke gune batzuetan.
Abisu hori ezarri dute Euskadin euriteengatik. EITB
Informazio gehiago (1)
Herrizaingo Sailak ostegunerako eta ostiralerako abisu horia ezarri du Euskadin, metro karratuko 60 litro bildu ditzaketen euriteengatik, Kantauri itsasoan batik bat.
Abisu horia osteguneko 15:00etatik ostiraleko 09:00etara arte aktibatuko dute. Ostiralean abisua laranja izango da, Kantauri itsasoan 24 ordutan 80l/m2 bota ditzakeelako.
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera, bi egunetan euria izango da nagusi; indartsua eta ekaiztsua izango da gune batzuetan.
Larunbatean zeruak estalita jarraituko du, eta euria egingo du, arratsaldean batik bat.
Bestalde, Herrizaingo Sailak amaitutzat jo du atzo aktibatutako abisu horia 100 km/h-ko abiadura baino handiagoko haize-boladengatik.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa