eguraldia
Iragarpena
Agentziak | EITB Media
Euriteek barnealdean izango dute eragina, Araban eta Nafarroan, batik bat.
Zaparrada mardula. Artxiboko argazkia: EFE
Informazio gehiago (1)
Meteorologia agentziek abisu horiak ezarri dituzte ostegun honetarako, prezipitazio handiengatik, Euskal Autonomia Erkidegoko barnealdean eta Nafarroako zati handi batean, ipar mendebaldeko muturrean izan ezik.
EAEren kasuan, Euskalmetek abisu horia iragarri du; 15:00etan sartuko da indarrean eta 21:00ak arte luzatuko da. Ebro ondoko eskualdeari, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdeari eta Araba erdialdeari eragingo die.
Ordubetean 15 l/m² baino gehiago bota ditzake, batez ere Araban; bertan, zaparrada trumoitsuak espero dira, eta baliteke handiak izatea. Zaparradekin batera, txingorra ere bota dezake, eta haize bolada bortitzak espero dira.
Bestalde, Aemet Estatuko Meteorologia Agentziak ere alerta horia ezarri du gaurko, euriagatik eta ekaitzengatik Nafarroa osoan, erkidegoko ipar mendebaldeko muturrean izan ezik.
Aemeten arabera, ordubetean 15 l/m² bota ditzake Pirinioetan. Zonalde horretan, erdialdean eta Erriberan bezala, ekaitzak izango dira eguerditik aurrera, eta txingorra eta haize bolada bortitzak ere izan daitezke.
Meteorologia buletinak gaineratu duenez, tenperatura maximoek nabarmen egingo dute gora, Erriberan izan ezik; izan ere, Iruñean termometroak 13 ºC eta 33 ºC artean ibiliko dira.
Eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, baita zure argazkiak igo ere.
orain albiste
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa