13:58

eguraldia

Eguraldia

Abisu horia ezarri dute gaur arratsaldean euriagatik

Agentziak | Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak iragarritakoaren arabera, 15 l/m2 pila daitezke Euskadiko hainbat tokitan.

  • Bilbon izandako egun euritsu baten artxiboko argazkia. EiTB

    Bilbon izandako egun euritsu baten artxiboko argazkia. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak aditzera eman duenez, abisu horia ezarriko dute gaur 20:00etatik aurrera Euskadin euri bortitzagatik. Abisua goizaldeko 04:00ak arte egongo da indarrean.

Eguraldiaren iragarpenaren arabera, Euskadiko zenbait tokitan metro koadroko 15 litro pila daitezke, euri bortitza edo ekaitzak direla eta. Ekaitz eremuetan, gainera, haize-ufadak gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke.

Eguraldiaren iragarpena astelehenerako

Astelehenean iparraldeko haizea nagusituko da eta behe-hodeiak ekarriko ditu kantauri isurialdera; ez da baztertzen, gainera, goizean euri apur bat egin dezakeenik. Hegoaldean giroa eguzkitsuagoa izango da eta erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira gehienbat.

Arratsaldeak aurrera egin ahala bero-hodeiak garatuko dira eta eguna amaitu baino lehen zaparrada trumoitsuren bat bota lezake. Ipar isurialdean, ipar haizearen eta hodeien ondorioz, apur bat jaitsiko dira tenperatura beroenak. Gainerako tokietan, berriz, ez dira gehiegi aldatuko. Oro har, maximoak 25 ºC azpitik geratuko dira.

Iruzkinak